Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/08/05

Eneko Goiak Txomin-Enea garatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Donostiako alkateak azaldu du Udala lanean ari dela Txomin-Eneako garapenarekin jarraitzeko, betiere, horretarako beharrezkoa den segurtasun juridikoa bermatuta
Eneko Goiak Txomin-Enea garatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du

Donostiako alkate Eneko Goiak Txomin-Enea garatzen jarraitzeko konpromisoa berritsi du. Adierazpenok egin ditu Urumea ibarreko lanak aztertu eta haien jarraipena egiteko batzordean. Goiak honako bi arrazoi eman ditu Txomin-Eneako garapenarekin jarraitzeko: “Lehena da, ezinbestekoa dela uholdeei aurre egiteko; eta bigarrena da, egun etxebizitzak egiteko eskeintzarik handiena dela”.

Horren harira, Donostiako alkateak esan du, auzotarrek gaiari buruzko informazioa dutela eta haien kezka nagusienak direla, auzoaren egungo egoera eta mantentze lanei buruzko jarduerak. Izan ere, azkeneko lau urteetan bertan egindako mantentze lanak oso eskasak izan dira, auzoaren garapena noiz iritsiko zain egon delako, eta gaiak luzatzen jarraitzen du”. Horrenbestez, Goiak udal gobernuaren konpromisoa adierazi du, Txomin-Enean lehenbailehen mantentze lanak egiteko, auzoak bizitzeko gutxieneko baldintzak izan ditzan. Ezin dugu itxaroten jarraitu Txomin-Enea noiz garatzen amaituko den.

Era berean, Eneko Goiak gogorarazi du, Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren epaiak – 2015eko maiatzaren 7koa – bertan behera uzten du babes ofizialeko etxebizitzetarako kopurua eta ibai-parkea eta, horretarako ematen duen arrazoia honakoa da: ez dago nahikoa motibazio. Hortaz, Goiak adierazi du, Udalaren zuzenbide-zerbitzuekin eta Hirigintza departamentuarekin sortutako batzordearen helburua segidakoa dela: epaiaren eraginak eta ondorioak aztertzea, eta Txomin-Enearen garapena egi bihurtzeko eman beharreko pausoak aztertzea, betiere, horretarako behar den segurtasun juridikoa bermatuta.

Donostiako alkateak, halaber, honakoa esan du: “Segurtasun juridikoa bermatzeko eta, beraz, arazoak ez sortzeko, negoziatu nahi dugu helegiteak aurkeztu dituztenekin eta aldeko epaiak lortu dituztenekin. Baldin eta akordioa lortzen badugu, hain zuzen ere, garapenarekin jarraitzeko segurtasun juridiko nahikoa, Txomin Enea garatzen jarraituko dugu; akordiorik ez badago, ordea, plangintza aldatu beharko dugu, betiere, Euskal Herriko Auzitegi Gorenaren epaiak ebatsitakoa jarraituz”.

Azkenik, Eneko Goiak azpimarratu du, gertatzen dena zernahi den ere, hau da, negoziazioaren bidez gaia bideratzen badugu edo plangintza aldatu behar badugu, Eusko Jaurlaritzak mantenduko ditu Txomin-Enea garatzeko hartutako konpromisoak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...