Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/01

Eneko Goiak esan du gazteentzako kalitatezko enplegua sortzea ezinbestekoa dela Donostiaren etorkizuna eraikitzeko

EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak adierazi du gazteak eragile garrantzitsua direla egin nahiko den edozein hiri-plangintzarako
Eneko Goiak esan du gazteentzako kalitatezko enplegua sortzea ezinbestekoa  dela Donostiaren etorkizuna eraikitzeko

Donostiako EAJ-PNV hautagai Eneko Goiak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, behin enpleguari eta gazteriari buruzko programa ixteko lan-jardunaldia amaituta, kalitatezko enplegua sortzeko proposamena egiteko eta, horrenbestez, gazte donostiarrek hirian bere bizitza proiektua egiteko baldintza egokiak izateko. Horren harira, Goiak esan du gazteentzako kalitatezko enplegua sortzea ezinbestekoa dela Donostiaren etorkizuna eraikitzeko.

Era berean, hautagai jeltzaleak azpimarratu du, Donostiak 49.714 30 urtez azpiko biztanle dituela, hau da, biztanleen %26,7, baina joera beherakoa dela. Hau da, ez dago ordezkorik eta, gainera, krisiaren ondorioz, gazte prestatu askok hiria utzi behar izan dute lan-etorkizuna kanpoan lortzeko. Hortaz, Eneko Goiak honakoa esan du: “Hori oso kezkagarria da, baldin eta Donostia gazte bat eraiki nahi badugu. Izan ere, gazteak eragile garrantzitsu dira, egin nahi den edozein hiri-plangintzarako”.

EAJ-PNVren Donostiako alkategaiak, halaber, adierazi du, Donostian badaudela aukerak, hain zuzen ere, gazteek hirian geratzeko aprobetxatu behar ditugun aukerak, betiere, kalitatezko enplegu aukeraz baliatuta. Horrenbestez, Eneko Goiak gaineratu du, lehenik, Donostiak lau unibertsitate, kalitatezko formazio-heziketa zentroak eta unibertsitate-tituludun gazte kopuru handi bat dituela; bigarrenik, mugaz bestaldeko hiria dela eta, horrek, aukera suposatzen duela, baldin eta elkarlanean aritzeko gai bada; eta azkenik teknologietan aurrerapenak egin dituen hiria dela.

Horiek horrela, Eneko Goiak EAJ-PNVren proposamenak aditzera eman ditu. Horiekin Donostiako hirian gazteentzat etorkizuna bermatu nahi da. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube