Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/04/29

EAJk aurri egoeran dauden eraikinak eraisteko aginduko du, Eibarko segurtasuna, estetika eta irisgarritasuna hobetzeko

- Eva Juezek adierazi duenez, Arragueta, Bidebarrieta edo Kalbetongo hainbat auzotan irisgarritasuna eragozten duten eta hiri-estetika kaltetzen duten eraikinak daude, eta horrek guztiak eragina du Eibarko jarduera ekonomikoan
EAJk aurri egoeran dauden eraikinak eraisteko aginduko du, Eibarko segurtasuna, estetika eta irisgarritasuna hobetzeko

EAJ-PNVren Eibarko hautagaiak adierazi duenez, neurriak hartuko ditu “ahalik eta azkarren”, aurri-egoeran dauden eraikinak eta antolamendutik kanpo dauden eta erabiltzen ez diren eraikinak eraisteko. "Eibar erdian, kaleak zabaltzeko erabili beharko zen espazio bat hipotekatzen duten eraikinak daude"; hortaz, "jabe eta maizterrekin akordioak lortu behar dira, ahalik eta azkarren esku hartzeko". Hautagai jeltzaleak akordioak lortzeko beharra azpimarratu du, segurtasuna, estetika eta kaleen irisgarritasuna hobetzeko, "eta horretarako, EAJren politika humanista jarraituko da, EAJk inoiz defendatu ez dituen eta defendatuko ez dituen konponbide traumatikoetara iritsi gabe”.

Jeltzalearen ustez, Mekola etxearen egoera, San Andreseko 4. eta 5. zenbakien edo Ego Gaineko 3. zenbakiaren egoera, “arazoaren zati bat besterik ez dira; degradazioa izugarria da eta badirudi gustura daudela”. Horregatik, horrelako eraikinen eraispena sustatzeko berehalakoan esku hartzea aurreikusi da, ziurtatu du, eta ez dira Eibarren eraitsi beharreko eraikin bakarrak. Arragueta, Bidebarrieta edo Kalbetongo eraikin batzuk, adibide batzuk jartzearren, irisgarritasuna oztopatzen dute eta hiri-estetika kaltetzen dute". 

Hautagai jeltzaleak jakinarazi duenez, horrelako aurri hutsek hiriari ematen dioten estetikak “ondorio larriak ditu jarduera ekonomikoan". Juezek hirigintza atseginago bat defendatzen du, eta enpresei nazioartekotzen eta berritzen laguntzeko beharra azpimarratzen du. Eibarko Udalak "lanean hasi behar du gure udalerria hiri gisa eta ekonomikoki narriatuta dagoen hiri izatetik, Smart City bat izatera pasatzeko, non administrazio moderno bati esker, “enplegua eta aberastasuna sortzeko eta talentuari eusteko baliabide propioen sorrera sustatuko den". Zentzu horretan, Juezek iragarri duenez, hemendik gutxira hainbat konpromiso hartuko ditu "Eibar industria oinarrian duten zerbitzu intentsiboen hiri bihurtzeko; lortu nahi den hiri-eredua “bateraezina da Matxariaren itxura degradatuarekin, behin-behineko geltokiak duen egoerarekin, hilerriarekin edo herriaren erdian aurri-egoeran dauden eraikinekin”.

Era berean, Juezek Eibarko kaleak erakargarriago bihurtzeko beharra azpimarratu du, modu horretara krisialdiak eta El Corte Inglés-en ezarpenak hainbeste eragin duten tokiko merkataritza indartzeko 

Pertsonentzat espazioa irabazi

EAJk Eibarren gobernatzeko aurkeztutako talde berrituak, eraispenetatik sortzen diren orubeak aisialdirako guneak sortzeko erabiltzea proposatu du. Mertxe Garatek, EAJren zerrendako hirugarren izangaiak, adierazi duenez, “Eibarko herritarrek parkeak eta lorategiak behar dituzte, eta Eibar erosoago eta berdeago bat egin daitekeela uste dugu". Horrela, joan den astean proiektu bat aurkeztu zuten, Urkin 7.500m2-ko parke bat egiteko; horretarako, Altamirako hilerria lekualdatu behar da; gaineratu dutenez, “epe ertain-luzeko hainbat esku-hartze ditugu esku artean, adibidez geltoki intermodal berria, non berdeguneak aurreikusten diren hirigintza-jardunak osatzeko”. Dena den, jeltzaleen ustez, herrigunean parke txikiak egin daitezke epe laburrera eta inbertsio txikiak eginez.

Ildo horretan, parke txiki bihurtu nahi dituzte Bidebarrieta 35eko aurriak edo Errekatxuko orubea, Portalea ondoan, baldin eta ez bada eraikuntza-jarduerarik aurreikusten. “Herrian makina bat behin-behineko esku-hartze ditugu; ez dira inoiz amaitzen eta degradazio-egoera larria betirakotu egiten da. Ondorioz, erabiltzen ez diren espazioak ditugu, zikinkeriaz eta arratoiz beteta dauden kaleak ditu gure herriak", salatu du Juezek.

Aipatutako gaietako batzuk aurrekontuen negoziazioan aztertu ziren. Hain zuzen, Mekolako egoera edo Bidebarrietan 35ren gaia eztabaidatu ziren aurrekontu-negoziaketetan, eta EAJk ez zuen borondaterik ikusi aisialdirako guneak sortzeko, ezta egoera ekonomikoa hobetzeko benetako apustu bat egiteko ere. Alkategaiak adierazi duenez, “tamalez, gaur egungo alkateak ez du inolako interesik pertsonentzako espazio berdeak sortzeko, ezta ekoizpen-ehuna indartzeko ere”. Horregatik, alkategaiak konpromisoa hartu du horrelako ekintzak sustatzeko eta konponbide irudimentsuak emateko, hala nola lorategi bertikalak egiteko. Izan ere, pertsonen eskura jarri nahi ditugu erabiltzen ez diren espazioak eta, era berean, hiria bertan bizi direnentzat eta bisitan etortzen direnentzat abegitsuago izatea lortu nahi dugu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...