Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/01/09

Maite Peña Alokabideko zuzendariarekin bildu da alokairu sozialaren gaia jorratzeko “Zure Errenteria” ekimenaren baitan

EAJ-PNVko alkategaiak adierazi du jasotako ekarpenak eragile desberdinekin aztertzen ari dela eta errenteriarrei eskerrak eman nahi dizkie “Zure Errenteria” ekimenean parte hartzeagatik eta jasota proposamen guztiengatik. Peñak jakinarazi du datozen asteetan herriko auzo desberdinetara gerturatuko dela bere lan taldearekin, horregatik herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die.
Maite Peña Alokabideko zuzendariarekin bildu da alokairu sozialaren gaia jorratzeko “Zure Errenteria” ekimenaren baitan

Dagoeneko errenteriarren hainbat proposamen jaso ditu alkatetzarako hautagai Maite Peñak duela aste batzuk EAJ-PNVk martxan jarritako “Zure Errenteria” ekimenaren baitan. Horregatik, bozeramaile jeltzaleak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei ekimenean parte hartzeagatik eta jasotako iritzi, ekarpen, iradokizun eta proposamen guztiengatik. Peñak gogorarazi du herritarrek ekarpenak egiten jarrai dezaketela Koldo Mitxelena plazako lokalera gerturatuz edota herritarren eskura jarri diren parte hartze zuzeneko bideak erabiliz, hala nola, sare sozial edota lokalean jarritako arbel eta buzoien bitartez.

Maite Peñak azaldu duenez, gazteak etxebizitza gaiarekin keztatuta daude eta Errenteriako EAJ-PNVk ere badu gazteek gurasoen etxetik joateko dituzten zailtasunen inguruan kezka. “Irtenbideak bilatu nahian, proposamenak lantzen ari gara gazte jendeari konponbide bat emate asmoz” gaineratu du. Testuinguru horretan, Zure Errenteria ekimeneko taldeak bilera egin zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Alokabideko zuzendari Irune Berasaluzerekin. Lan bilera horretan etxebizitzen inguruan jasotako proposamenak eta alokairu sozialei buruzko informazioa partekatu zituzten.

Azkenik, Maite Peñak jakinarazi du datozen asteetan “Zure Errenteria” ekimena auzoz auzo lekualdatuko dela herritarrekin orain arte jasotako proposamenak partekatu eta guztiek ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Bien bitartean, etxebizitzen inguruan edota beste edozein gairi lotutako proposamen, iradokizun, edota iritziak gurekin partekatu nahi dituen orok eskura ditu ondorengo kontatuak:

zure.errenteria@gmail.com
Facebook: Zure Errenteria
Tfnoa 943 08 60 79
Lokala Zure Errenteria - Tu Errenteria

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube