Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/13

EAJren deia ezker abertzaleari Kutxa dela eta

EAJ-k ezker abertzaleari dei egiten dio bat egin dezala Banku-fundaziorako bilakaera zehazteko eginkizuna duen lan-taldearekin, Kutxako Kontseiluan dauden gainerako ordezkaritzekin elkar hartuz.
EAJren deia ezker abertzaleari Kutxa dela eta

Kutxaren funtsezko muinari eusteak, alegia, Gipuzkoaren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalaren alde sustraituta eta konprometituta jarraitzeak, guztiok eraman behar gaitu formularik onena aurkitzen ahalegintzera Kutxa Banku-fundazio bihurtzeko aldaketa gardentasunez egin dadin, guztion parte hartzeaz, legea zehatz-mehatz betez eta lurraldearen ordezkaritza- eta aniztasun-irizpidea errespetatuz. 

Garaia da alderdikeriazko estrategiak alde batera uzteko eta Kutxako lan-jantzia ipintzeko. Unea da oraingo zailtasunei heldu eta arazoak aukera bihurtzeko eta Kutxaren zilegitasuna eta nortasuna indartuko dituen konponbidea bilatzeko, etorriko den Fundazioaren gobernua gizarte gipuzkoarraren ispilu dela erakutsiz Batzar Nagusien bitartez. 

Gipuzkoako EAJ

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...