Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Zizurkilgo EAJk alkatea gonbidatu du “azterketa lasai bat” egitera Atez Atekoaren inguruan
Tolosako udalak zabor bilketaren inguruan atez atekoari ezetza eman eta edukiontzien sistema onartu ondoren, Zizurkilgo EAJren udal taldeak, “ eztabaida sosegatu” eta “azterketa lasai bat” egitera gonbidatu du alkatea “herrian inposatu zeneko urteurrena betetzera goazenean”.
Bozeramaile jeltzaleak, Maria Angeles Lazkanok adierazi du ostegun honetan alkateari zuzenduriko hainbat galderari erantzuteko eskaria erregistratu duela, jarraitutako prozeduraren inguruan eta lortutako emaitzen berri modu garbi eta zehatzean eman dezan, “ikusirik dugun sistemak, zizurkildarren artean sortzen jarraitzen duen arbuioa, bistako zikinkeri eta bilketa egoki baten faltarekin”.
Horrela, sistema ezarri zeneko urteurrena betetzera doanean, Lazkanok alkateari bere balorazioa eta birziklapen kopuruak eta izandako bilakaeraren datuak eskatzen dizkio. Halaber, mankomunitateko zerbitzuek jasotzen ez dituzten zaborrak eta ondorioz udal lan-taldeak orain dela denbora batetik aurrera jasotzen dituzten inguruko kopuruak kontabilizatzeko erabiltzen den sistemaren berri galdetzen du. Zenbaketa orokorrean sartzen dira edo zuzenean desagertzen dira kontabilitatetik? Era berean jakin nahi du udal lan taldearen kostuak hondakin bilketak udalari suposatzen dion kostu orokorrean sartzen diren edota mankomunitateari ordaintzen dionetik kenketa egiten den.
Zinegotzi jeltzaleak gogoratu du Zizurkilgo zabor bilketaren sistema dela eta: “zizurkildarren gehiengoari eta bildutako 1.200 sinadurari entzungor eginez onartu zen eta nahiz eta inposaketa horren aurka manifestazioak eta herri kontsulta eskaera egin”.
Ildo berean, Arartekoak emandako ebazpena azpimarratu du eta gogoratu: “helburuak lortzeko beharrekoa da herritarren inplikazioa” eta udalari iradokia luzatzen dio esanez ahalik eta gizarte-adostasun handiena lantzeko, herritarren kezkak bideratu eta bilketa sailkatuan kopuru handiagoak lortzeko.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


