Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/13

Azpeitiko EAJk Madalena irekitzearen aldeko apostu tinkoa egiteko eskatu dio udalari.

EAJren udal taldeak Udalari eskatu dio Madalenako Ospitalea irekitzearen aldeko aukerak lantzeari ekin diezaiola tinkotasunez, Azpeitiko gune historikorako erakarpen-gune izan dadin turismo aldetik.
Azpeitiko EAJk Madalena irekitzearen aldeko apostu tinkoa egiteko eskatu dio udalari.

Aitor Gorrotxategi bozeramaile jeltzalea poztu egin da “alkateak aldatu egin duelako hasiera batean zuen jarrera (erakunde pribatu baten jabetzakoa delako ezer ez egitearena) eta EAJko udal taldeak joan den maiatzaren 28an aurkeztu eta defenditu zuen proposamena bere gain hartu duelako, hain zuzen ere Madalenako ospitalea ireki eta balioan jartzearen gainekoa”. Alde horretatik, esan du “lehenengo urrats bat dela, bide onean” joan den astearte honetan Alkateak Loiolako Santutegiaren arduradunekin izan zuen bilera.

Ildo beretik, berretsi du “lehenbailehen” deitu behar dela gai hori bera tratatzeko Ogasun, Merkataritza, Turismo eta Industriako batzordearen bilera, zinegotzi jeltzaleek lehendik eskatua dutena. “Kemen osoz, tinkotasunez eta ikuspegi orokor batetik heldu behar diogu Azpeitiak dituen elementu historiko, kultural eta monumental guztiak balioan jartzearen gaiari, gure herria turismo aldetik interes gune bihurtzeko. Azpeitiar guztioi dagokigun erronka bat da”.

Gorrotxategik adierazpen hauek Azpeitiko EAJk asteazken honetan “Gobernu Onaren” inguruan egin zuen lan-jardunaldiaren baitan egin ditu. Lan-jardunaldi horietan Bakartxo Tejeriak, Eusko Legebiltzarraren presidenteak, eta Imanol Lasak, aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundian Partaidetzarako zuzendaria izan zenak ere parte hartu zuten, eta besteak beste, gobernu onaren elementu osagarriak, besteak beste, gardentasuna, kudeaketa eraginkor eta partekatua, eta burokrazia arintzea direla adierazi eta azpimarratu zuten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...