Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/12

Nahikari OtermIn Pasaiako alkatetzarako hautagai aukeratu dute aho batez EAJ-PNVko batzarrek

Pasaiako EAJ-PNVko batzar desberdinek berriro ere Nahikari Oterminengan jarri dute konfiantza Pasaiako alkatetzarako. Oterminek Pasaiako egoera hobetzeko egin duen lana, oposizio eraikitzailea eta erakundeen arteko elkarlanaren aldeko apustua azpimarratu dituzte jeltzaleek.
Nahikari OtermIn Pasaiako alkatetzarako hautagai aukeratu dute aho batez EAJ-PNVko batzarrek

Pasaiako EAJk Nahikari Otermin aurkeztu du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan 2015eko udal hauteskundeetako alkatetzarako hautagai gisa. Horrela erabaki zuten ostiral arratsaldean alderdiaren batzarrek, datorren urtean EAJ-PNVko zerrenda-buru izateko babesa aho batez emanda.

Talde jeltzaleko egungo udal bozeramaileak agintaldiko hiru urte hauetan egin duen oposizio eraikitzailea azpimarratu du Josu Urtizbereak, Donibaneko batzarreko presidente eta 3 udal batzarretako koordinatzaileak. “EAJko udal taldeak, Nahikari Otermin buru, Pasaiaren alde egin du lan, Pasaiako egoera hobetzeko hainbat ekimen eta proposamen aurkeztuz” azpimarratu du Urtizbereak. Halaber, adierazi du Nahikarik eta bere taldeak elkarlanaren aldeko apustu garbia egin dutela eta egiten jarraituko dutela, horrela lortuko baita egungo liskarrak konpontzea eta egoera hobetzea. “Nahikarik freskotasuna eta lanerako ilusioa eskaintzeaz gain, egungo udal gobernuaren alternatiba izango den talde baten buru izango da” baitetsi du Urtizbereak.

Bere alderdiarengandik jasotako babesa eta datozen udal hauteskundeetan EAJko zerrenda-buru izateko alderdikideek beregan jarri duten konfiantza publikoki eskertu ditu Nahikari Oterminek. “2011 urtean bezala, ilusioz eta gogo askorekin egingo diot aurre erronka garrantzitsu eta polit honi” adierazi du. “Pertsonak dira gure hiri-proiektuaren ardatz nagusiak; eta ekonomiaren suspertzea eta pasaitarren bizi kalitatea hobetzea oinarri izango ditu aipatu proiektuak”. Hiru urteotan Pasaia eta pasaitarren egoera hobetze aldera hainbat ekarpen eta proposamen egin ditugu, eta norabide horretan lanean jarraituko dugu» ziurtatu du.

Oterminek azpimarratu du Pasaiaren alde lan egiteko beharrezkoa dela erakundeen arteko elkarlana eta adierazi du, modu berean, beharrezkoa dela herritarrei entzun, beharrak ezagutu eta horiei erantzuna ematea. Horregatik, datozen hauteskundeetan alkatetzarako hautagai denak azaldu du Pasaiako EAJ eragile desberdinekin bilduko dela eta udalerriko egoera sozioekonomikoa aztertu eta partekatuko dutela, ondoren Pasaiarako proiektua garatzeko. “Oposiziotik ditugun aukera eta eskumenen barruan, uneoro herritarrei nire babesa eta laguntza ematen ahalegindu naiz” gaineratu du bozeramaileak.

Azkenik, Pasaiaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Oterminek. “Urguilua da niretzat Pasaiaren alde lan egitea, urteotako esperientzia izugarri izan da eta EAJn prest gaude erronka berri honi aurre egiteko” amaitu du hautagai jeltzaleak.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...