Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJren jarrera, kutxen eztabaidaren aurrean
1.- KUTXAren funtzioa.2.- Pribatizazioa-publifikazioa.
3.- Banku-Fundazio bilakatzea.
1.- KUTXAren funtzioa. Aspalditik, Kutxaren helburu nagusiak gizarte ekintza eta lurraldeko ekonomia bultzatzea izan dira. Horretarako, bere ekintza finantzarioaz eta etekinetaz baliatzen da. Eta hori guztia, bere ondarea mantenduta, jardun sozial eta ekonomikoari eusteko berme gisa.
Helburu horietara (gizarte ekintzara eta lurraldeko ekonomiaren babesera) bideratu behar dira Kutxaren etorkizunean hartuko diren erabakiak.
2.- Pribatizazioa-publifikazioa. Une finantzario honetan, bere ondarearen %100 Kutxabanken mantentzeak gutxitu egiten ditu gizarte ekintzaren aukerak. Izan ere, gizarte ekintza hori etekinen bidez finantzatzen da. Egungo baldintza ekonomiko-finantzarioen ondorioz (banku-negozioaren errentagarritasun txikia) eta aipatutako legeak sortutako marko arautzaile berriaren ondorioz, kaltegarria da ondare hori bere osotasunean Kutxabanken mantentzea. Hala eta guztiz ere, Kutxak Kutxabanken duen partaidetzaren zatiren bat saltzearen aurka gaude, ez baldin bada aginduta.
Horregatik, berretsi egiten dugu Bateratze Kontratuan BBKk, Kutxak eta Vitalek sinatutakoa, eta Kutxabank sortzeko 2011ko irailean EAJk, Bilduk, PSOEk eta PPk adostutakoa. Eta ondorengo hau dio: “Kutxek bere asmo sendoa adierazten dute, Sozietate Zentralaren akzioen %100 bere jabetzan mantentzeko, Kutxen zerizana mantentzeko. Hala izango da, eragiketa egitera ez baldin badu behartzen bai aplikagarria den arauren batek, bai eskumena duen Organismo edo Administrazio batek”.
Saltzeko betebeharra balego, eta Kutxabankeko partaidetzaren %30tik jeitsi behar izanez gero, plan finantzario bat onartzearen ondorioz, Kutxaren estrategia honako hau izan beharko litzateke: bere partaidetza jeistea (gaur egun %32), Kutxabanen partaidetzaren %30 baino akzio bat gutxiago izan arte. Horrela, plan finantzario horren ondoriozko betebeharretatik askatuko litzateke. Eta, kasu horretan, egiten dugun apustua da partaidetza hori gipuzkoar erakundeek erostea: Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek. Eta bestela, kontuan izanik zein tamaina ekonomiko duen eta erakundeek zer nolako zailtasunak dituzten erronka horri aurre egiteko, izan daitezela lurraldearekiko atxikimendu eta konpromiso argia duten enpresak edo norbanakoak. Horrela, entitatearen kontrola Euskadin mantenduko da.
3.- Banku-Fundazio bilakatzea.- Kutxa banku-fundazio bilakatzea lege-betebeharra da, 26/2013 Legean jasotakoa. Horretarako epea aurtengo abenduaren 29a da. Betebehar horri aurre egingo ez balitzaio, ondorioa Kutxaren disoluzio automatikoa izango litzateke, eta dagokion erakundeak gauzatuko luke Kutxa banku-fundazio bilakatzea.
GBBk defendatzen du eraldatze hau gardentasunez eta partehartzez egitea, eta banku-fundazioaren Patronatuan gipuzkoar gizartearen gehiengoaren ordezkaritza eta pluraltasuna errespetatzeko printzipioa jarraituz.
Uste dugu lurraldearen pluraltasuna hoberen adierazten den lekua Gipuzkoako Batzar Nagusiak direla, eta Kutxako administrazio kontseiluan ordezkatuta dauden talde guztiek parte hartu behar dutela etorkizuneko banku-fundazioaren diseinuan.
Nabarmenak...
GBB
2025/11/04
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


