Alderdi Eguna 2023

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/10

EAJk salatu du Zumaiako udala planifikazio gutxirekin ari dela lanean

Zinegotzien esanetan komentuko lanak dira azken adibidea. EAJ-ren udal taldeak adierazi du udal gobernua “bat batean, inprobisatuz eta planifikazio gutxirekin” ari dela lanean.
EAJk salatu du Zumaiako udala planifikazio gutxirekin ari dela lanean

Zinegotzi jeltzaleak informatu dute maiatzeko plenoan, “uda gainean dugunean” onartutako aurrekontu aldaketak komentuaren zati bat ostatu moduan egokitzeko, ez daukala eraikuntzaren erabilpena zehaztuko duen osoko proiekturik. “Testuinguru horretan- jarraitzen dute- saila egiten da edonolako irtenbidea eman nahi dion udalaren ekimen hau babestea”.

Aitortu ondoren komentuaren balizko erabilpenak aurreko legealdian landu zirela, nabarmendu dute : “ordutik erabilpen horietarako beharrezkoak liratekeen lanak jasotzen eta zenbatzen duen proiekturik ez da idatzi.”

Horrela EAJko zinegotziak diote EHBilduren udal gobernuak hiru urte segida daramala aurrekontuetan partida bat aurreikusiaz proiektua idazteko “nahiz eta gero ez gauzatu guk eskatzen jarraitu arren”. Eta galdetzen dute: “hiru urte hauetan zertan egon dira?”.

“Orain presaka eta korrika aurrekontuetan partida bat ahalbideratzen da obra egiteko, ez dagoenean aurreikusita orain lau hilabete onartu ziren 2014ko aurrekontuetan” baieztatu dute.

EAJ-k gogorarazten du 2013an “aurreikuspen ezagatik” aterpearen irekiera atzeratu zela eta eskatzen aritu direla bere kudeaketa neguan planifikatzea presaka ibiltzea saihesteko eta batez ere Donajakue bidea egitera doazenak denborarekin eduki dezaten aterpe honen berri”.

Azkenik adierazi dute: “Orain arte, EHBilduk argudiatu du aterpea urtean bi hilabetez bakarrik zabaltzen zela hotelariek eskatzen zutelako, aterpeko tarifak beraienak baino merkeagoak direlako”. Horregatik zinegotzi jeltzaleek galdetzen dute: “Zer da orain aldatu dena, gobernu taldea baldintzak aldatu nahi izateko eta ustiaketarako esleipena urte osorako egitea pentsatzen egoteko? Beste inprobisazio bat? Herritarren beste ordezkariei jakinarazi nahi ez dien pisuzko beste argumenturen bat?”

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...