Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/06/02

Eibarrek industria-lurren berrantolaketa eta enpresa berrien sorrera behar du

EAJ-PNVk proposatu du 2013ko soberakineko 300.000 euro Matsaria auzoari behin betiko bultzada ematera bideratzea.

Halaber, jeltzaleek autobus geltokia Matsarian kokatzea, tren geltokiarekin eta herriko merkataritza guneekin lotura izango duen aldieretako aparkalekua eraikitzea eta autoen udal gordailua lekuz aldatzea proposatzen dute.
Eibarrek industria-lurren berrantolaketa eta enpresa berrien sorrera behar du

Eibarko EAJ-PNV udal bozeramaile eta datozen hauteskundeetan alkatetzarako hautagai den Eva Juezen aburuz beharrezkoa da Matsariako industrialdea biziberritzeko proiektua garatu eta gauzatzea, izan ere, “egun, aipatu eremua egoera tamalgarrian dago” gaineratu du Juezek. Jeltzaleen iritziz Matsariak birmoldaketa sakona behar du.

Ildo beretik, EAJ-PNVk ondorengoa proposatu du: autobus geltokia Matsarian kokatzea, tren geltokiarekin eta herriko merkataritza guneekin lotura zuzena izango duen aldieretako aparkalekua eraikitzea eta autoen udal gordailua lekuz aldatzea.

EAJ-PNVk urteak daramatza Matsaria auzoak eskain ditzakeen aukerak sakon aztertzeko eskaera eginez, baina, sozialisten ezezkoak auzoaren etorkizuna zalantzan jartzen du, adierazi du bozeramaile jeltzaleak.

Eremuak ez du EAJ-PNVk proposatutako Ospitalerik izango, horregatik, Eva Juez bozeramailearentzat erabat beharrezkoa da auzo honen etorkizunerako aukerak aztertzea Matsaria auzoari behin betiko bultzada emateko , helburu horrekin “2013ko altxortegiko soberakinetatik 300.000 euro horretara bideratzea proposatzen dugu” azaldu du Eva Juezek.

EAJ-PNVren ustetan, Matsaria eremua osorik nola berrantolatu aztertu behar da, hori horrela, industria ondarea osorik mantentzea edota bertan dauden eraikinen zati bat hala eraikin guztiak eraistea aztertu beharko litzakete. Halaber, industrialdearen zein herriaren aparkaleku beharrak eta garraio publikoekin lotura nola egin ere aztertu beharko litzateke, oinezkoen eta autoen mugikortasuna hobetze aldera. Bestalde, etorkizuneko industria-lurren beharrak ere aztertzea komenigarria litzateke. Eibarrek industria sektore sendoa behar du, egungo industria eta I+G+B jarduerak sendotzeko eta baita gazteen etorkizuna bermatzeko ere, gazteek alde egin ez dezaten eta euren etorkizuna bertan eraikitzeko aukera izan dezaten.

Eva Juezek azpimarratu du lanpostuak sortzen dituzten enpresa handiak Eibarren koka daitezen zailtzen duen arazo handi bat dagoela: “mundu mailan ezagutzera eman gintuen industria sektorearen lursailen okupatze ereduak, enpresa horien ezarpena galarazten du” adierazi du bozeramaile jeltzaleak. Horregatik, EAJ-PNVren aburuz udaletxeak enpresen leku aldatzea bultzatu behar du, horiek hiri-gunetik Matsariako industrialdera leku-aldatuz, eta enpresa berrien sorrera bultzatuz.

Azkenik, Eva Juezek azpimarratu du erabaki irmoa hartu behar dela auzo honi bultzada eman eta prozesua azkartzeko eta EAJ-PNVk hori horrela izan dadin 300.000 euroko kantitatea Matsaria auzoa biziberritzera bideratzea proposatu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube