Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
EAJ-PNVri eraso eginez itotzen ditu ezker abertzaleak bere frustrazioak eta dituen inkoherentziak estaltzen.
Tolosako eta Billabona-Zizurkilgo EAJ-PNVren batzokiak eraso ditu ezker abertzaleak pintada iraingarriekin eta kaka eta ximaurra jaurtiz; ekintza horrekin, argi eta garbi erakusten dute ez dituztela baztertu inposizioaren kultura, iraina eta errespetu-eza, beren estrategian indarrean segitzen dutela horiek guztiak.
Ez dakite eta, itxuraz, ezin dituzte beren kontraesan politikoak gainditu ezta kudeatu ere. Tolosako udaletxeko balkoian Espainiako bandera jartzera derrigortuak izan dira eta beraien inkoherentziak sortzen dien frustrazioari aurre egiteko modu bakarra, EAJ-PNVri eraso egitean dute.
Ekintza eta jokabide horiek ez datoz, inola ere, bat errespetu, bake eta elkarbizitzako eskenategiarekin eta, horietatik argi eta garbi urruntzen ez badira, pentsa genezake bide politiko eta demokratikoak zalantzarik gabe hartu dituztela, ez jarrera hartze sentitu eta behin betikoa delako, baizik eta eraginkortasun politikoak kontuan hartuz, beste bide edo borrokarako moduak baztertu dituelako.
Nabarmenak...
SORALUZE
2022/06/18
Berria
2022/06/12
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2020/07/31
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13
EBB
2017/03/26