Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2014/03/06
Alkatea hirigintzako batzordean ager dadila eskatu dugu Errotaburun hildako bat eragin duen lan istripuaz informatzeko
“Guztiz larria den istripua izan da, langile batentzat hilgarria izan dena, eta Donostiako Udalak bultzatutako obra batzuetan gertatu da. Erabat beharrezkotzat jotzen dugu udal Gobernuak Donostiako Udalbatzarra osatzen dugunoi istripuari buruz eskura duen informazio guztia jakinaraztea, bai istripua eragin duten zioez, bai Udalak sustaturiko lan horretan langileen baldintzez, bai erabilitako ikuskatze mekanismoez eta baita aurreikusi ote duten istripuaren eraginez neurriren bat hartzea”, adierazi du Donostiako EAJ-PNV udal taldeko bozeramailea den Eneko Goiak.
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak alkatea, Juan Karlos Izagirre, Hirigintzako Batzordean ager dadila eskatu du, bertan atzo langile baten heriotza eta beste biren zauritzea eragin zuen istripuari buruzko informazioa eman dezan; Errotaburuko Babes Ofizialeko etxeak eraikitzeko lanen baldintzez, segurtasun neurriez eta horien ikuskatze mekanismoez, hain zuzen ere.
Nabarmenak...
Deba
2023/01/25
Tolosa
2023/01/18
DONOSTIA
2023/01/14
Arrasate-Mondragon
2022/12/20
GBB
2022/12/02
Berri ikusiagoak...
EBB
2020/07/05
EBB
2019/04/12
Euzko Gaztedi - EGI
2017/09/13
EBB
2019/09/29