Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/03/03

Hiru urte ondoren konponbiderik gabe

Gipuzkoako hondakinen gaiari konponbiderik aurkitu gabe ailegatu nahi du Bilduk hurrengo hauteskundeetara eta horretarako aurkeztu du aurkeztu berri duen plana.

Aurreko astean Errazkin diputatuak beste dokumentu bat aurkeztu zuen. Diputazioa gobernatzen ari denetik, bigarrena, baina, berriro ere, bere horretan jarraitzeko: ez du osoko irtenbiderik plantearzen. Baina, oraingoan larriagoa dena da, urte eta erdi gehiago igaro dela. Aurkeztu duten dokumentuarekin aitzakia besterik ez dute agerian uzten eta da, hurrengo urteko hauteskundeetara ailegatu nahi dutela Gipuzkoako hondakinen kudeaketari irtenbide integralari serioski heldu gabe. Bilduk beste aldera begiratzen segitzen du.
Hiru urte ondoren konponbiderik gabe

"Adostasunak bilatu eta erabski eraginkorrak hartzeko garaia da" hori da Iñaki Errazkin diputatuak planteatzen duena eta bagoaz, dagoeneko, hiru urte betetzera. Jarrera aldatu beharrean, zabortegiekin tematu da Bildu eta horrekin itxi nahi du hondakinen tratamenfu-sistema, jasangarria ez den irtenbidera darama lurraldea, ez baitu aitortu nahi erraustea, hau da, PIGRUG-a, dela konponbidea, ekonomikoki eta ingurumenaren aldetik herririk aurreratuenetan aplikatzen dutena, alegia.

Bilduk nahastu egiten ditu bere behar alderdikoiak Gipuzkoaren arazoekin. Eta gipuzkoarrok ezin dugu beraien barneko kontraesanik ordaindu. Ez da zilegi, legealdia pada dadin uztea, zabortegiak lepo beteta eta hurrengo legealdirako utziz hondakin kudeaketa integralaren ardura.

EAJ-PNVtik Errazkini gogorarazi nahi diogu gaur egun indarrean dauden akordioa, Batzar Nagusietako gehiengoa osatzen duen oposiziotik behin eta berriz betetzeko eskatzen zaiona, Hondakinen gaineko Foru Araua onartuz hartu zela, an tekniko ugariren ondoren eta aurreko legealditan adostasunetara iristeko eztabaida ugariren ondoren. Eta, hain justu, akordio horien arabera, zabortegiak ixteko helburua jarri zen, Bilduren lan eskasari esker, zabalik segituko dute 2014an jarritako epemuga baino haratago, egun horretarako egon behar baitzuten lanean zegozkion azpiegiturak.

Bada garaia, Iñaki Errazkinek Bilduk gobernatzen dituen herriak bisitatatzeari uzteko, inposizioa gobernatzeko modu nerri gisa ezarriz, Atez Atekoa bezalako sistemak inposatuz, herritarrek nahi ez dutena gainera, eta ausardiaz, Batzar Nagusietan arrazoi eta konponbideen eztabaidari heltzeko, hor baitago konponbidea erabakitzeko burujabetza. Bada garaia diputatuak egin behar duen lanari heltzeko, gipuzkoarrok onartu genuen Foru Araua betetzeari heltzeko edo, hori ezean, hondakinen tratamenduaren gaineko proposamen zorrotz eta integrala egiteko, horretarako eskumena duen Gipuzkoako Batzar Nagusietan eztabaidatu eta, hala badagokio, onartzeko.

EAJ-PNVn aspaldi konturatu ginen, beraien proposamena PIGRUGaren errealitatera makurtzea besterik ez dela, Bildu deseroso sentitzen den horretarako izan ezil, errauskailuaren ordez, zabortegien alde egiteko. Azkenik, gauza bat gogorarazi nahi diogu, bai Kotsortzioa, bai GHK, alderdikerisz eta mediatikoki erabiltzen dituzten bi organo horiek ukatzen dituzten plantak eraikitzeko eratu zirela.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...