Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/12

Osoko emendakina transakzionatu dugu Donostiako 2014ko udal aurrekontuak ahalbidetzeko

EAJ eta Bildu talde politikoek bat egiten dugu aurrekontuetan aldaketak egiteko beharrarekin, baita Donostiak aurrekontuak izateko duen beharrarekin ere, krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko, eta are premia larriagoz, denboralearen ondorioei aurre egiteko ere”.
Osoko emendakina transakzionatu dugu Donostiako 2014ko udal aurrekontuak ahalbidetzeko

Akordioarekin egindako aldaketak 2,5 milioi euroko inbertsio gehigarria aurreikusten du eta gastu korrontea 2013ko kopuruetara egokitzea.

Transakzionatutako osoko emendakinak testu alternatiboa du, eta bertan jasotzen dira bi aldeen arteko akordioa ahalbidetu duten ohiz kanpoko arrazoiak. Transakzioaren ondorioz, EAJk aurkeztutako osoko emendakin proposamena orain testu alternatiboa duen osoko emendakina izatera pasa da.

Adostutako testuak jasotzen duenez, “EAJ eta Bildu talde politikoek bat egiten dute aurrekontuetan aldaketak egiteko beharrarekin, baita Donostiak aurrekontuak izateko duen beharrarekin, krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko, eta are premia larriagoz, denboralearen ondorioei aurre egiteko ere”.

Akordioak azpimarratzen duenez “Hiriaren aurrean duten erantzukizunak eraman ditu EAJ eta Bildu aurrekontuak itzultzeko beharrik gabe akordioa egitera, testu alternatiboa proposatuz. Honela, gastu korrontea 2013ko kopuruetara jaistea proposatzen da, eta jaitsiera horrekin denboraleak eragindako kalteei aurre egingo dien inbertsio partida berria finantzatzea, udalaren eskumena diren kalteei ekonomikoki aurre egin ahal izateko”.

"Otsailaren 2ko olatuetatik eratorritako gastuak” deituriko programa berria 1,7 milioi euroko partidarekin

Testuaren eranskinean zehazten da denboraleak eragindako kalteei aurre egiteko proposatzen den programa berria 1.761.357,48 eurokoa dela. Adostutako testuak halaxe zehazten du: “Olatuek eragindako gastuek aseguru eta aseguru kontsortzioen diru-sarrerekin nahiz administrazio publikoetako beste diru sarrerekin egokituta ere kreditu gehigarriak beharko balituzte, bestelako inbertsioak gutxituko lituzkeen aurrekontu aldaketa tramitatuko da”.

Era berean, Aurrekontuaren Exekuzio Araua aldatzea proposatzen da Ogasun Batzordea izan dadin aurrekontuaren emendakin prozesuan sortutako inbertsioetarako kredituak aldatzeko eskumena duen bakarra.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...