Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/02/12

EAJk Kirolerako Estatu-idazkariaren agerraldia eskatu du Kongresuan

Isabel Sánches Roblesek -EAJren ordezkariak Kongresuko Hezkuntza eta Kirol Batzordean- azaldu duenez, "eskaeraren arrazoia da EAJ arduratuta dagoela Eibar Kirol Elkartearen egoerarekin. Talde historiko hau kaltetua izaten ari da 1251/1999 Errege Dekretua zurrun aplikatzearen ondorioz".
EAJk Kirolerako Estatu-idazkariaren agerraldia eskatu du Kongresuan

EAJren Kongresuko taldeak Miguel Cardenalen agerraldi-eskaera egin du. Cardenal Kirolerako Estatu-idazkaria eta Kirolen Goi Batzordeko presidentea da. Eskaeraren arrazoia da jakitea ba ote duen 1251/1999 Errege-Dekretua (kirol elkarte anonimoei buruzkoa) aldatzeko asmorik.

Sanchez Robles diputatu jeltzaleak azaldu duenez, "arau horren aplikazio murritzaileak ez du lortzen bere jatorrizko asmoa. Are gehiago: kalte handia egiten dio Eibarkoa moduko instituzio bati. Eibar osasuntsu dago ekonomikoki, ez dauka zorrik, eta bere bideragarritasuna arriskuan jartzen du Errege Dekretu horren aplikazio zurrunak".

Hori guztia dela eta, EAJko diputatuaren iritziz "ahal bezain azkar heldu behar diogu egoera honi, eta espero dugu agerraldia berehala izatea".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...