Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/30

Legeak eskubideak bermatu behar ditu

Gipuzkoako Batzar Nagusiek gai bakarreko ez-ohiko osoko bilkura egin dute gaur, hain zuzen ere, Espainiako Gobernuaren abortuari buruzko lege-proiektuaren gaineko osoko bilkura. EAJ-PNVren batzarkide Arantza Rojoren ustez, gaia oso garrantzitsua da, izan ere gizartean puri-purian dagoen gaia da eta giza eskubideekin zerikusia du.
Legeak eskubideak bermatu behar ditu

Era berean, Arantza Rojok gogorarazi du, EAJk 2010eko epeen legearen alde bozkatu zuela, praktika txarrak ekiditen zituelako eta emakumea bere bizitzaren jabe egiten zuelako, betiere, beste batzuek bere bizitzari buruzko erabakirik hartu gabe. Horren harira, Rojok honakoa salatu du: “Alderdi Popularraren lege proiektua atzerapausoa da, honen ondorioz, emakume askok haurdunaldia isilpean eten behar izango dutela eta, horrek, osasun arazoa sortuko du”.

Gainera, Rojok esan du, legeak Estatu Espainola Europaren atzealdean utziko duela eta gaineratu du: “legeak eskubideak bermatu behar ditu eta pertsonen bizitza hobetu behar du, eta ez ordea, agintea duen alderdiaren ideologia inposatu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...