Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/21

Baserritar eta arrantzaleei zerga-sisteman egindako aldaketen berri emateko eskatzen diogu Diputazioari

Igor Iturain batzarkide jeltzaleak esan duenez, "EAJk baserritar eta arrantzaleekin batera lan egin du sektorearentzat fiskalitate onuragarriagoa lortzeko, horiek eta Diputazioak ez zuten harremana gaindituz".
Baserritar eta arrantzaleei zerga-sisteman egindako aldaketen berri emateko eskatzen diogu Diputazioari

EAJko batzarkide taldeak Ogasun eta Finantza foru diputatuari eskatu dio, lehenbailehen eta xehetasun guztiekin Batzar Nagusietan onartu berri den araudi fiskalaren aldaketaren berri emateko baserritar eta arrantzale jendeari. Hori dela eta, Igor Iturain batzarkide jeltzaleak gai fiskalean egindako aldaketen gidoi xehetua egin dezala eta informazio kanpainari ekin diezaiola eskatu du. "Onuradunek fiskalitate berriak beren jardueran izango duten eraginaren berri izan behar dute" azapimarratu du.

Igor Iturainek adierazi duenez, "gai fiskalean baserritar eta arrantzaleentzat onurak jartzea, EAJren eta sektoreko ajenteen artean egindako lanaren emaitza da, sektore horrek eta Diputazioak zuten inkomunikazioa gaindituz."

Gainera, Igor Iturainek azpimarratu duenez, "gaur egungo zerga-politikak Europako laguntzen tratamendua eta justifikatzen zailak diren gastuen kudeaketa izan ditu kontuan, sektorea eskatzen ari zena eta gure herriko hitzarmen fiskalean txertatu duguna. Horregatik, Europar Batasunetik datozen laguntzak salbuetsita gera daitezen onartu da, eta , gainera, justifikazio zaileko gastuen portzentajea %35ekoa izatea. Puntu hori dela eta, nabarmentzekoa da, portzentaje hori lehen eraldatzeko esparrura zabaldu dela (gaztagintza eta abar...), sektorea eske ta eske ari zen gaia."

Bukatzeko, Iturainek adieraz duenez "inoiz baino beharrezkoagoa da lehen sektorea ordenatu, erregularizatu eta modernizatzea. Herri ikuspegiko hitzarmen fiskalean hartutako neurriekin helburu hori lortzekotan izango garela uste dugu".

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube