Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/18

Larraitz Ugartek Deskargako proiektuan aldaketarik dagoen argitu beharko du

Batzarkide jeltzale Aintzane Oiarbidek Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskat dio, demagogia eta populismoa ez egiteko, eta errepideen mantentze-lanen eta finantzaketaren gaineko arazoa konpontzeko akordioak lortzeko.
Larraitz Ugartek Deskargako proiektuan aldaketarik dagoen argitu beharko du

Oiarbidek aditzera eman du, EAJren batzarkide taldeak eskatuko duela Larraitz Ugarteren parte-hartzea Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean eta, bertan, Ugartek azaldu beharko du Deskargako proiektuan aldaketarik aurreikusita dagoen – gogoan izan, Larraitz Ugartek berak egin zuela Deskargako proiektuaren eskaintza –. Aintzane Oiarbidek azaldu duenez, proiektuan bidesaria kobratzeko gunea aurreikusita zegoen eta, orain, dirudienez, foru diputatuak berak hori zalantzan jarri du. Beraz, EAJk segidakoa jakin nahi du: proiektuan aldaketarik egin den, eta hala bada, enpresa eraikitzaileekin eta bankuekin hitz egin duen, betiere, jakinarazteko aldaketak eta bidesarien gaineko bere Foru Arauak porrot egin duela.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek asteazkenean atzera bota zuten Arkupe bidesari-sistemaren gaineko Foru Araua. Behin Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuaren proposamenak baztertuta, EAJren batzarkide Aintzane Oiarbidek honakoa esan du: “Agerian gelditu da Larraitz Ugarteren porrota, hain zuzen ere, legealdia hasi zenetik Larraitz Ugarteren kudeaketaren porrota. Izan ere, gelditu ditu lehengo legealdiko bidesarien gaineko batzorde-txostengilearen plangintza, programa eta ekimen guztiak. Eta, gogoan izan, plangintza horiek guztiek alderdi politiko gehienen adostasuna zutela”. Horren harira, Oiarbidek salatu du, Larraitz Ugarte ez dela gai izan adosteko, hain zuzen ere, errepideen mantentze-lanei eta finantzaketari buruzko Foru Arau proposamena adosteko eta, ondorioz, bi urte galdu direla.


Aintzane Oiarbidek adierazi du ez dela bidezkoa gipuzkoarrak ordaindu behar izatea Larraitz Ugarteren arduragabekeria eta gaitasun eza. Izan ere, Ugartek berak gai honetan liskarra izan du politikaren, gizartearen eta ekonomiaren eragile guztiekin. Horrenbestez, EAJ-PNVren batzarkideak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskatu dio, demagogia eta populismoa ez egiteko eta errepideen mantentze-lanen eta finantzaketaren gaineko arazoa konpontzeko akordioak lortzeko.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube