Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/11

Milaka pertsona manifestatu dira Bilbon

Milaka pertsona, 100.000 eta 110.000 bitartean datu ofizialen arabera, parte hartu duten gaur EAJ-PNVk eta beste sei erakunde politikoek eta euskal sindikatuek deitu duten eta “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” goiburupean burutu den manifestaldian. Manifestaldia hasi baino lehenago, Eusko Legebiltzarreko EAJren bozeramaile den Joseba Egibarrek adierazi duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen honekin bilatzen dutena zera da “hasitako bidea, eraiki behar dugun garai berria, giza eskubideei zor zaien errespetuan oinarri hartuta eraikitzea nahi dugu, elkarrizketa eta akordioak izan daitezela talde politiko ezberdinen arteko harremanen funtsa, eta tartean gauden eragile guztiak, alderdi politikoek, erakundeek eta ETAk ere, euskal gizarteak exijitzen dituen urratsak ematea. Behin betiko finkatu beharra dugu Herri honetako hiritar guztientzako bake eta bizikidetza eszenatokia. Hori da gaurko martxan honetan gure parte hartzea arrazoitzen duen zergatia: bakearen eta bizikidetzaren aldeko apustua”.
Milaka pertsona manifestatu dira Bilbon
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...