Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/11

Egibar: "Auzitegi Nazionalari argi eta garbi STOP esan behar zitzaion"

EAJko legebiltzar taldeko bozeramaileak azaldu duenez, Euzko Alderdi Jeltzaleak Bilboko manifestazio ixila deitu du 'erantzukizunez jokatu' duelako; eta, gainera, ETAk armak utzi ostean, garai berri honetan 'Bakea eta Bizikidetza sendotu' behar direlako.
Egibar:

Bere esanetan, joan den asteazkeneko atxiloketen ostean "jendeak herri erantzun bat eskatu" du. Gainera uste du "oinarrizko giza eskubideak urratu" direla, eta horren aurrean, "iritziak emateaz gainera, gizarteari bidea erakutsi behar" diotela. "Beste bide bat nahi dugula esan behar diegu, berriz, Auzitegi Nazionalari eta PPri".

Egibarrek ere perspektibarekin begiratu beharrari erreparatu dio. "Prozesu bat martxan dago, eta urratsak egin behar dira". Bilera egin zuen atzo EAJk egoera aztertzeko, eta "egoera larria dela pentsatzen denek bat egin" zutela esan du, eta horren aurrean "erantzun bat eman behar" zela.

"Audientzia Nazionalari eta PPri horrela ez ekiditeko esateko deitu dugu manifestazioa. Herri honetan zabaltzen ari garen garai berri honetan jarduera ezberdina egin behar dute. Beraz, manifestazioan mezu guzti hauek inplizitoki zabalduko ditugu Bilbon", adierazi du Egibarrek.

"Bakea eta Bizikidetza sendotu behar dira eta ez dakit zenbat manifestazio deitu beharko ditugun, baina egoera larria zen eta egoerari Stop esan nahi izan diogu. Bakoitzak bere etxekolanak egin beharko ditu, baina adostasunak lortzea beharrezkoa da", amaitu du Egibarrek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube