Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/09

Bilduk Arkupe sistema inposatu nahi du kosta ala kosta

Aintzane Oiarbidek esan du, Larraitz Ugartek Arkupe sistema Foru Araua onartu gabe esleitu duela eta horrek ondorioak izango dituela, izan ere, Foru Aldundiak dirua galduko du bidesarien sistema hori zuzenbide-bermerik gabe egin duelako.
Bilduk Arkupe sistema inposatu nahi du kosta ala kosta

Larraitz Ugarte foru diputatua Batzar Nagusietako Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako batzordean agertu da gaur goizean eta, bertan, Deskargako lanen finantzaketaren egoerari buruz hitz egin du. EAJren batzarkide Aintzane Oiarbidek foru diputatuaren noraeza salatu du, izan ere manipulatzen jarraitzen du bere porrota estaltzeko, hain zuzen ere, errepideen finantzaketa eta mantentze lanen gaineko Bilduren porrota estaltzeko. Eta horretarako, Arkupe sistema inposatu nahi du kosta a la kosta.

Horren harira, Oiarbidek Larraitz Ugarteri honakoa eskatu dio: “Ez nahasteko Deskargan bidesaria jartzeko beharra eta Arkupe sistemaren ezarpena. Izan ere, Arkupe sistemak ez du gipuzkoar gehienen babesa eta ez du bermatzen atzerriko kamioilariek ordaintzea errepideak erabiltzeagatik”. Horrenbestez, EAJren batzarkideak Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako foru diputatuari eskatu dio, aintzat hartzeko lehengo legealdiko bidesarien gaineko talde-txostengilearen ondorioak, izan ere oraindik indarrean daude eta alderdi politikoen zein gizartearen gehiengoaren adostasuna dute”.

Era berean, jeltzaleen hautetsiak segidakoa esan du: “Berriro ere agerian gelditu da foru diputatuak gezurra esan duela. Larraitz Ugartek esan du lehengo legealdian EAJ-ren aginteko Foru Aldundiak ezkutuan negoziatu zutela banketxeekin Deskargako lanen finantzaketa. Hori gezurra da, izan ere alderdi politikoek akordioa ezagutzen zuten eta, hain zuzen ere, akordio horri buruz Batzar Nagusietan luze eta zabal hitz egin zuten, baita Bidegi sozietate publikoaren administrazio kontseiluan ere. Are gehiago: akordioak Bidegiren administrazio kontseiluaren gehiengoaren adostasuna izan zuen”.

Aintzane Oiarbidek, halaber, Larraitz Ugarteri eskatu dio, demagogia egiteari uzteko, eta honakoa gogorarazi dio: “Larraitz Ugartek proposatu zuen bidesariak ezartzea Gipuzkoako autobia eta autobide guztietan. Beraz, bere garaian Donostiako bigarren ingurabidean egin zen bezala, foru diputatuak foru arau dekretua egin dezake Deskargan bidesaria ezartzeko”.

Gainera, Oiarbideren ustez, ulertezina da gaur Larraitz Ugartek egin duena: “Ez dugu ulertzen zertara etorri den gaur Larraitz Ugarte Batzar Nagusietara, Deskargako bidesaria ez jartzeko eskatzera, gainerako alderdiei beldurra sartzera Arkupe sistema onartzeko, edo lehengo legealdiko EAJren aginteko Foru Aldundiaren aurka egitera – nahiz eta EAJren foru gobernuak ondo lotuta utzi zuen Deskargako lanen finantzaketa, izan ere banketxeekin akordio egokia lortu zuen –".

Azkenik, EAJren batzarkideak gogorarazi du, Larraitz Ugartek Arkupe sistema Foru Araua onartu gabe esleitu duela eta horrek ondorioak izango dituela, izan ere, Foru Aldundiak dirua galduko du bidesarien sistema hori zuzenbide-bermerik gabe egin duelako.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube