Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/01/08

EAJk Bilduren jarrera hipokrita salatu du

Gainerako alderdiei eskua luzatu die akordioa egiteko, baina era berean, erakundeei errespetua galdu. Xabier Ezeizabarrenak Foru Aldundiari inposaketa egotzi dio. Bilduk Foru Arau bat gustuko ez duenean ez betetzea erabakitzen du, betiere, gizartean, politikan eta ekonomian duen eragina kontuan hartu gabe.
EAJk Bilduren jarrera hipokrita salatu du

Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ingurumeneko batzordean agertu da EAJ-PNVk eskatuta. Bertan, Errazkinek erantzun die jeltzaleek duela sei hilabete egindako hainbat galderari, hain zuzen ere, hondakinen kudeaketaren azken faseari buruzko hainbat galderari. EAJ-PNVren batzarkide Xabier Ezeizabarrenak salatu du, Iñaki Errazkin foru diputatuaren jarrera hipokrita, izan ere, gainerako alderdiei eskua luzatu die akordioa egiteko, baina era berean, erakundeei errespetua galdu die.

Ildo beretik, Ezeizabarrenak honakoa esan du: “Dirudienez, Iñaki Errazkin ez da gertatzen ari denaz jabetu edo ez da jabetu nahi. Izan ere, Batzar Nagusiek hainbat erabaki hartu dituzte, baina Bilduren foru gobernuak ez du onartutakoa bete. Beraz, Bilduk alderdikeriaz baliatzen da erakundeak irauli egiteko. Hortaz, Bilduk Foru Arau bat gustuko ez duenean ez betetzea erabakitzen du, betiere, gizarte-, politika-, eta ekonomia- ondorioak kontuan hartu gabe”.

Era berean, EAJ-PNVren batzarkideak adierazi du: “Foru Aldundiak hondakinak tratatzeko azken fasea egiteko bere proposamena hitzaldi batean aurkeztu zuenetik behin urte eta erdi igarota – gogoan izan, Foru Aldundiak egonkortutako hondakin fardelen biltegien alde egin duela – egoera ez da aldatu: Bilduren aginteko Foru Aldundiak gaia baztertu du eta Batzar Nagusiek onartutakoa ez betetzea erabaki du – nahiz eta Batzar Nagusiek arlo horretan eskumena duten –. Beraz, Bilduk ez du argitu, oraindik, zabortegi berri horiek non kokatuko dituen, zeintzuk izango diren epeak, nolako aurrekontua izango duten biltegi horiek, eta zein izango den biltegien kokapena erabakitzeko jarraituko duen lurralde plangintza”.

Xabier Ezeizabarrenak, halaber, salatu du, Iñaki Errazkinek ez diela erantzun EAJ-PNVren galderei, are gehiago: “Errazkinek egonkortutako hondakin fardelak miraria egingo dutela sinesten du, nahiz eta Kataluniako Cerdanyola herrian biltegi horiek porrot egin duten. Eta bien bitartean, hain zuzen ere, Bilduk gaiari heldu gabe jarraitzen dion bitartean, Bilduk hondakinak zabortegi batetik bestera eramaten ditu eta, ondorioz, zabortegi horiek irekita jarraitu beharko dute, hain zuzen ere, Europar Batasunaren zuzentarauek esandakoaren aurka”.

Azkenik, Ezeizabarrenak Iñaki Errazkini eskatu dio, egungo araudia betetzeko, zabortegiak ixteko Europar Batasunak eskatu bezala, eta hondakinak tratatzeko azken fasea egiteko, ustezko sistemei buruz hitz egiteari uzteko, izan ere Bilduk ezingo du bere sistema ezarri legealdia amaitu aurretik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube