Alderdi Eguna 2025

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2012/10/11

“KULTURA HERRI BATEKO NORTASUN KOLEKTIBOAREN MOTORRA ETA ADIERAZGARRIA DA” AZPIMARRATU DU EGIBARREK.

“Ekonomia-krisiak eta kultur ohituretan aldaketak serioski eragin diote Kultur munduari” azaldu du Joseba Egibarrek, “horrexegatik, horren etorkizunari buruzko hausnarketa sakona egin beharrean gaude”.
“KULTURA HERRI BATEKO NORTASUN KOLEKTIBOAREN MOTORRA ETA ADIERAZGARRIA DA” AZPIMARRATU DU EGIBARREK.

Irungo Erromatarren Museora egindako bisitan – berarekin batera, Miren Azkarate, Irungo Udaleko EAJ-PNVrem bozemale den Xabier Iridoy eta Legebiltzarrerako hautagai diren Kerman Orbegozo, Garbiñe Mendizabal eta Luke Uribe-Etxebarria -, zera ohartarzi du: “gaur egungo Kultur Sistemaren zatiketa hiru esparrutan berplanteatu beharko dugu – ondarea, sormena eta industria – mugak desegiten ari direlako”.

Aldaketa eta krisi ekonomikoko giro horretan, Egibarrek zera defendatu du “Kulurak Herri batentzako duen esanahia ezin dugu galdu, bere nortasun kolektiboaren motorra eta adierazgarria delako”.

“Mirakuluak ezingo dira egin, EAJ-PNVren jarduerak oinarrizko printzipioa izan du beti: “kulturak duen balioa aitortu eta, are gehiago, euskaraz adierazitako kulturak” azpimarratu du. “Eta hari horri jarraituz, datozen urteetan, sektorearekin etengabeko lankidetza edukiko dugu, dituen beharrei erantzuteko” aurreratu du. “Aldi brean, Euskadiren garapen sozio-ekonomikoari lotutako hazkunde kulturalaren aldeko apustua egiten dugu, gizartearen aldetik geroz eta gehiago eskatzen ari den lankidetza publiko-pribatuaren bidez” azpimarratu du.

“Euskal Lurraldeen arteko loturak sendotuz, euskal kultura ondorengoztatu, garatu eta sustatzea nahi dugu, eta nazioarte mailan merezi duen tokia har dezan landu” esan du, “euskaraz sortutako kulturari ahalegin berezia eskainita, mundu globalizatuan jasan dezakeen ahuldadeari eraginkortasunez aurre egiteko”.

“Kultur politika kohesio sozialerako tresna gisa ulertzen dugu, hiritartasun, norbanako eta komunitarioak diren balioak eraikitzeko; usadiozkoaren eta berria denaren arteko elkarrizketa emakorrerako gune gisa, berezkoaren eta unibertsalaren arteko elkarrizketa” amaitu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...