Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
JUANRA VILES: “EGUN BATETIK BESTERA UDAL PAPEREZKO ORDAINAGIRIAK BIDALTZEARI UZTEA BILDUREN GOBERNATZEKO MODUAREN EREDUA DA: NAGUSIKERIA, INPROBISAZIOA ETA EZ DAUDEN TOKIAN ARAZOAK SORTZEA”
EAJ-PNVk interpelazioa egingo dio Asier Jaka zinegotziari Zerbitzuetako Batzordean “inorekin kontsultatu gabe eta donostiar askoren eguneroko bizimoduan izan dezakeen eragina aintzakotzat hartu gabe hartutako” erabaki baten inguruan.
Donostiako EAJ-PNV udal taldeak interpelazioa aurkeztuko dio Zerbitzu Orokorretako Batzordean Informazioko, Partaidetzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria den Asier Jaka Goikoetxeari honek azal dezan zergatik erabaki duen udal gobernuak “bat-batean” Donostiako bizilagunei paperezko ordainagiriak bidaltzeari uztea. “Hau guztia Bilduren gobernatzeko moduaren eredu argia da: nagusikeria, inprobisazioa, eta ez dauden tokian arazoak sortzea. Inori ezer galdetu gabe egiten dute eta erabakiak donostiar askoren eguneroko bizimoduan eduki dizakeen ondorioekiko erabateko mespretxuz egin dute. Dena oso Bildu estilokoa”, kritikatu du EAJ-PNV udal tadearen zinegotzia den Juan Ramon Vilesek.
Donostiako Udalak jakinarazi berri du -bai Asier Jaka Goikoetxea zinegotzi delegatuaren adierazpenen, bai hiritarrei bidalitako eskuorrien bidez- abian jarri duela teknologia berrietan oinarritutako udaleko ordainagirien inguruko zerbitzu berri bat eta zerbitzu horren bitartez “ez dituztela postaz gehiago bidaliko udal ordainagiriak kontuan kobratuko direlako gaztigu oharrak”, abisuak e-postak, SMSk edo web orriaren bidezko kontsultak ordezkatuko dituzte aurrerantzean.
Agerian gelditu denez, e-Gobernu hitza sortu zenetik, erakunde publikoetako kudeaketa egituratzeko moduetako bat teknologia berriak horietan era intentsiboan eranstea da, bai barne arloari eta bai hiritarrekiko edota zerbitzu publikoen erabiltzaileekiko eguneroko harremanei dagokienez.
Dela alde teorikotik, dela alde parkatikotik, ordeam teknologia berriak kudeaketa publikoan eransteak baditu egile askok azpimarratu dituzten berezitasunak eta horien artean bi nabarmendu behar dira:
• Bere erabilerak denbora gehiago eskatzen du arlo publikoan, ezaugarri sozial edota ekonomikoengatik aparteko laguntzaren beharra eduki dezaketen hiritarrei laguntza hori eman ahal izateko.
• Teknologia berriak eta ohiko bideak aldi berean erabili behar dira, beste bide horiek erabiltzea erabakitzen duten hiritarrei ere zerbitzua eskaini behar dietelako.
Horregatik guztiagatik EAJ-PNVk interpelazioa aurkeztuko dio Zerbitzu Orokorretako Informazioko, Partaidetzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariari eta hiru galdera egingo dizkio:
Zer dela-eta erabaki du udal gobernuak udal ordainagiriak kudeatzeko teknologia berriak aplikatzea era drastiko eta erradikal honetan eta Uda Administrazioan teknologia berriak ezarri eta orokorrean erabiltzeko dauden oinarrizko arauak aintzat hartu gabe?
Zer dela-eta ez ditu udal gobernuak aintzakotzat hartu bere ezaugarri sozial edota ekonomikoarengatik prozedura berriari egokitzeko laguntza bereziaren beharra eduki dezaketen hiritarrak aintzat hartu?
Zer dela-eta ezabatu ditu udal gobernuak nahiago dutelako edo, aurreko galderan zehaztu den bezala, behar dutelako ohiko komunikazio-bideak, beraiek mantendu beharrean?
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


