Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2010/10/25
JUAN JOSE IBARRETXE
JUAN JOSE IBARRETXE
Doktore Tesiaren laburpena
-
Juan Jose Ibarretxeren doktore tesiaren laburpena
Hainbat agiri - 2010/10/25
Krisiak mundu osoari heldu dio eta oinarriak ukitu ditu, “XX. mendeko azken hiru hamarkadetan, mendebaldeko gizartean, Chicago-ko eskolaren postulatuen ondorioz eraikitako ikusmolde neoliberalak hartu du tokia eta izaera. Orain, neoliberalismoa erasoaldi bete-betean ari da mundu osoan. Merkatua inposatu zaigu, eta horrek, azken finean, zera suposatzen du, gizabanakoa alde batera utzita, edozein justifikazio moral baliabideen moraletik datorrela, oinarri utilitarista duela eta merkatu-sistemarekin berarekin identifikatzen dela. Merkatu totalizatzailetik oinarri etikoak dituen ekonomia-praktiketara itzuli behar gara, batez ere jakinda, ezin dela ekonomia-proiekturik sortu gizaki kontzeptua bere osotasunean hartzen duen bizi-proiektu barik. Izan ere, gaur egun, Eduardo Galeanoren hitzetan, garapenaren bidaian, nabigatzaile baino hondoratu gehiago dago.”
“Gaur egun badakigu kultura (ulermen partekatuen multzo gisa) eta heziketa iraunkorra direla politika, ekonomia eta bizitza elkartzen dituzten “zilarrezko zubiak”. 90. hamarkada bukaeran, Baudrillard-ek honako hau azaldu zuen: Unibertsaltasunak bere aukera historikoa izan du. Hala ere, gaur egun, aukera gabeko mundu-ordenarekin aurrez aurre gaude. Alde batetik, mundializazio argi eta saihestezina dugu, eta bestetik, singulartasunen noraeza edo matxinada indartsua, eta gauzak horrela, askatasuna, demokrazia eta giza-giza-eskubideak bezalako kontzeptuak indargabetuta geratzen dira, desagertutako unibertso bateko mamu beltzak balira bezala.”.”
Juan Jose Ibarretxek tesian dio globalizazioak ez dituela konponbideak eskaintzen mundu globalizazio berorren ondorioz mundu osora hedatu diren mendebaldeko arazoei aurre egiteko. “Gaur egun, “gizarte globalean” beste mundu bat posible delako itxaropena ematen diguna “tokikotasuna” da. “Globala denak tokikotasuna baliogabetzen du” paradigma zaharretik, “gaur eguneko” paradigmara pasa gara: “local moves the world”. [“tokikoak mugiarazten du globala”]” . Eta bide horretan, Euskadiren kasuan erabakigarria izan zen Gernikako Estatutuaren bitartez burujabetza berreskuratzeko bidea zabaldu izana, honek euskal gizarteari bere erabakiak hartzeko aukera eskaini diolako, “autogobernuaren berreskuratzeak ahalbidetu zuen 80. hamarkada hasieran Garaikoetxea lehendakariak gidatutako lehenengo Eusko Jaurlaritzak ekonomia ekoizlearen aldeko eta ekonomia espekulatiboa alde batera uzteko herri gisako apustu estrategikoa hartzea. Erabaki zail hori euskal erakunde demokratikoek hartu zuten, Euskal Herriak izandako tradizio ekoizleari jarraiki. Ez da ahaztu behar gure gizartearen gogo eta irmotasunari esker (elementu kulturala) eta gure burukideenari esker (lehenengo elementuari lotuta doakion erabakitasun politikoa) egin zela gure industria-sare propioaren aldeko, “ekonomia errealaren” aldeko apustua, garai hartan. Erabaki hori egokia izan zela bistan da. Memorian onerako, gogorarazi behar da ekonomia errealaren aldeko apustua egin zenean, zenbait gizarte eragilek, politikarik eta komunikabidek asko kritikatu zutela; egon ere, garai hartan, mendebaldeko gizartean hain modan zeuden teoria neoliberalez (70. hamarkadako “petrolioaren krisiaren” ondorioz sortutakoak) liluratuta baitzeuden.”
Lehendakariak, 1998tik 2008ra bitarteko hamar urteak aztertzen ditu eta garai horretan Euskadin gertatu ziren eraldaketak. “Beraz, 1998. urtea gakoa izango da hurrengo urteetan egituratuko den printzipio etikoaren eraikuntza-prozesua ulertzeko. Paradigma-aldaketa hori herrialdeko eragile politiko eta sozial guztiek, baita ETAk ere, teorian eta adierazpen publikoen bidez bakea eta politikaren artean desberdindu behar zela onartzerakoan gertatu zen -besterik izan dira garai hartatik aurrera gertatu diren Aznar eta Rodríguez Zapatero presidente espainiarren negoziazio-prozesu biak-. Bakea, bakea dela, eta, aldiz, akordio politikoak, akordio politikoak direla, bigarren horiek soilik eta esklusiboki alderdi politikoei dagozkielarik. Une hartan bertan ere, ondorioztatu zen indarkeria eta terrorismoaren biktimekin egondako erlazio eta gertutasunean beste etapa bat ireki behar zela. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak elkartasunerako, laguntzarako eta onarpenerako egiturak sortu zituen, eta lehen aipatutako guztiek -berriz ere, praktikan gertatu zena beste gauza bat da- adierazi zuten biktimen “politika” hauteskundeen eta politikaren agendetatik desagertzeko konpromisoa.”
“Hortaz gain, mende bukaerak eta hurrengo mendeko hasierak printzipio demokratikoari loturiko paradigman aldaketak ekarri zituen. Lehenengo, 1998ko “Ardanza dokumentua” izan zen, eta aurrerago, 1998 eta 2001. urteen artean, Eusko Jaurlaritzak egindako gobernu-programek argi ezarri zituzten printzipio demokratikoaren eta erabakitzeko eskubidearen bidezko aldarrikapena zirela XXI. mendeko Euskal Herriaren gizarte, politika eta ekonomia alorrak eraikitzeko ganga-giltzarria”. “Baita urte hauetan ere, hainbat aldaketa gertatu dira giza garapen iraunkorraren paradigman. 2001. urtetik aurrera, berrikuntza sozial, zientifiko eta teknikoak argi definitu ziren gure gizartearen arlo sozio-ekonomikoko bilakaera-palanka gisa XXI. mendean. Hori baino lehen, 80. hamarkadan, herri honen bilakaera-palanka “bizirauteko irrika ” izan zen eta horrek erakutsi zigun lehiatzen. Geroago, 90. hamarkadan, kalitatearen aldeko apustuak, gure buruak kanpora irekitzeko apustuak erakutsi zigun, bai lehiatzen, bai elkarlanean aritzen ere. Hori dela eta, hau da, 80. hamarkadan lehiatzen ikasi genuelako eta 90. hamarkadan, bai lehiatzen, bai elkarlanean aritzen ikasi genuelako heldu gara XXI. mendean paradigma aldaketa honetara: “elkarlanean berritzen ikastea” izenekoa.”
Paradigma aldaketa horiek, banan bana eta sakon aztertu ondoren, Ibarretxek sistema teorikoa garatzen du, beste herri, gizarte eta enpresetan erabilgarria izan daitekeena. Eta hori ondorengo hamar ondorioetan laburtzen du.
1. “Euskadiren kasua”: printzipioetan oinarritutako eredu integrala.
2. Giza eskubide guztiak pertsona guztientzat.
3. Errespetuzko elkarrizketa.
4. Elkarrizketaren bidezko indarkeriaren amaiera, bakea eta adiskidetzea.
5. Euskal Herria existitzen da.
6. Erabakitzeko Eskubidea eta Ituna.
7. Euskal Estatutu Politiko Berrearen.Proposamena: normalizazio politikoari ekarpen bat.
8. Nortasuna, autogobernua eta giza garapen iraunkorra.
9. Autogobernua ongizatearekin lotuta dago euskaldunentzako.
10. Autogobernu-esparru berri baten beharra
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



