Aberri Eguna 2026

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2010/06/17

BAKERAKO PERSPEKTIBA BERRIAK EUSKADIN.
NAZIOARTEKO EKARPENA

BAKERAKO PERSPEKTIBA BERRIAK EUSKADIN.<br> NAZIOARTEKO EKARPENA
 

"Bakerako perspektiba berriak Euskadin. Nazioarteko ekarpena". Horra Gipuzkoako Diputazioak Kursaalen antolatutako ekitaldian aletutako gaia. Markel Olano, Diputatu Nagusiak eta Brian Currin, Bruselako Adierazpenaren sustatzaileak hitz egin zuten lehenik, eta gero nazioarteko beste hiru adituk esku hartu zuten mahai inguru batean: Denis Haughey, eskubide zibilen Ipar Irlandako eragileak, Pierre Hazan, Nazio Batuen Goi Ordezkariaren aholkulari izanak hainbat adiskidetze prozesutan, eta Willian Weisberg, Harvard Unibertsitateko "Gatazken Analisia eta Konponketarako Programa"ko sortzaileak.

ETAren aurrekoak dira Euskal Herriaren eskubideak eta euskaldunei dagokie bere etorkizuna erabakitzea


Aretoa bete jende zen atzo iluntzean, tartean euskal politikako pertsona ezagunak, hala nola Juan Jose Ibarretxe, aurreko lehendakaria, Joseba Egibar eta Miren Azkarate, eta baita ere ezker abertzaleko kideak, Aralar, EA eta PSEkoak.

 

Arlo demokratiko osoko alderdi guztien artean bakearen aldeko mugimendu zabal bat sortu behar dela esan zuen Brian Currinek. ETA eta Estatu espainiarra euskal arazoarentzat konponketa negoziatu bat posible dela konbentziarazi beharra dagoela erantsi zuen, eta horretarako alde guztien arteko konfiantza sortu behar dela. Abokatu hegoafrikarra sinetsita dago ezker abertzaleak bide baketsu, demokratiko eta politiko hutsetatik jotzeko hartu duen erabakiak ez duela atzera bueltarik eta ETAren su-eten baten adierazpena ezin dela eten gabe luzatu adierazi zuen. Aldi berean, Currinek esan zuen Estatu espainiarrak amore eman behar duela presoak hurbilduz eta ezker abertzalearen indar politikoa legeztatuz.

Hitza hartu zutenen artean, Ibarretxek nabarmendu zuen Euskal Herriaren eskubideak ETA baino lehenagokoak direla eta euskaldunei dagokiela Euskadiren etorkizuna erabakitzea. Adierazpen honekin bat etorri ziren Currin eta nazioarteko beste adituak.

Euskal Herriaren etorkizunean arrastoa utziko duten uneak 


Markel Olano, Diputatu Nagusia izan zen ekitaldia hasi zuena. Batetik, bakea eta ETAk armak utzi beharra defenditu zuen eta esan zuen akats politiko larria dela ezker abertzalearen apustua bezalako ekimenak zango-trabatzea. Halaber, Euskal Herriak aurrera egiteko ezinbesteko beste zutabea herri honek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidean datza, eta eskubide hori gauzatzean, gaineratu zuen Diputatu Nagusiak. Olanok funtsezkotzat jo zuen bakearen eta erabakitzeko eskubidearen oinarriekin bat datozen herritarren lankidetza. herri honen etorkizunean arrastoa utziko duten uneak ditugula adierazi zuen Diputatu Nagusiak, aldi honetan borroka bat gertatzen ari delarik euskal auziaren konponbidea elkarrizketa bidez lortzearen alde daudenak batetik eta elkarrizketari ezetz esaten diotenak bestetik.
Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...