Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2007/09/14
ZARAUZKO EAJ-PNV-k UDALETXEA GOBERNATZEKO ALDERDI GUZTIEN ARTEKO AKORDIOA OSO POSITIBOKI BALORATZEN DU
Zarauzko Udalak ezohiko uda bizi izan du aurten. Udal hauteskundeek utzi zuten mapa politikoa alderdi guztietako ordezkariei lanez beteriko uda utzi die. Negoziazio gogor baten ondoren aurreko astean alderdi politiko guztiek, PP izan ezik, gobernuan parte hartzeko akordioa publikoa egin zuten. Zentzu honetan Zarauzko EAJ-PNV-k alde guztien arteko akordio honen balorazioa egin nahi du. Imanol Lasa, jeltzaleen bozeramaileak, "paktu hauek beharrezkoak" direla adierazi du.
Behin hauteskundeen emaitzak aztertuta, alderdi jeltzaleak ekainean alderdi politiko guztiekin akordioetara iristeko bere nahia azaldu zuen (23-6-2007). Horrela, Imanol Lasak "nahiz eta hasiera batean laukoa osatzen duten alderdiek osatutako gobernu batengatik apustu egin, azkenean ulertu dugu herritarrek hauteskundeetan adierazi duten bezala alderdi guztien arteko gobernua osatzea itxaropentsuagoa dela" adierazi du. Modu honetan EAJ-PNV-k benetan uste du alderdi ezberdinetako bozeramaileak egoerak eskatzen zuenaren altueran egon direla eta arduratsu eta akordioetara iristeko borondatearekin jokatu dutela.
Elkarrizketa eta negoziazio orduak asko izan dira paktu programatiko handi hau eta arduren banaketa lortzeko. Jeltzaleen bozeramailea oso pozik agertu da lortutako akordioarekin "alderdi politiko guztiek jarrera partidista eta berekoiak alde batera utzi ditugu eta honela benetan axola zaiguna zarrauztarrek dituzten arazoak eta Zarauzko etorkizunerako proiektu estrategikoak martxan jartzea direla erakutsi dugu. Era berean, Imanol Lasak argi utzi nahi du "guztion artean Zarautzen alde lanean jarraituko dugula, duela asko esaten ari garen bezala inor ez dagoelako sobera, pertsona guztiak, proiektu guztiak eta ideia guztiak Zarautz oparo baten alde lanean jarduteko ezinbestekoak dira". EAJ-PNVren aburuz akordio hauek herritarrek nahi duten normalizazio politikoa lortzeko eta ideología guztien arteko ulermena egoteko aurrera pauso bat dira.
Zarauztarrek hauteskundeetan beraien aldaketa nahia adierazi zuten. Lortutako paktu handi honekin alderdi jeltzaleak uste du politika partehartzaileago, gardenago eta bateragarriago bat martxan jarriko dela. EAJ-PNVren bozeramailearen hitzetan "aldaketa eta transformazio interesgarri eta itxaropentsu aro berri bat hasiko da, gobernu mota berri batekin, irekiagoa, partehartzaileagoa eta uneoroko elkarrizketarekin. Kontsultak egingo dituen gobernu berria, gardentasun handiago batekin lan egingo duena eta beti kalitateagatik apustu eginez".
Honezkero ardurak banatuta daude. Azkenean bost izango dira EAJ-PNV-ko zinegotziek kudeatuko dituzten arloak. Maribel Albizu izango da Udal Gizarte-ekintzaren arduraduna, pobreziaren aurkako borroka, emakumea, hirugarren munduarekin lankidetza, inmigrazioa, gizarteratzeko programak eta droga gaiak kudeatuz. Jose Mari Agirrek Obra eta proiektuen zinegotzi kargua hartuko du eta, honela, Arte Eszenikoen Eraikinaren proiektuan buru belarri lanean jarraituko du horrelako proiektua aurrera eramateko beharra azaldu zenetik egin duen bezala. Imano Lasak, lehenengo alkateorde izateaz gain, Euskara departamentuaren arduraduna izango da, baita Turismoko zinegotzia ere. EAJ-PNV-k kudeatuko duen bosgarren arloa Kirolak izango da, azken hau Eusko Alkartasunarekin bateratuko duelarik.
Akordio hauek lortu eta gero EAJ-PNV-ko zinegotziak lanean hasi dira, Imanol Lasaren hitzetan, "zarauztar guztien alde lanean jarraitzeko". Era berean, alderdi jeltzaleak herritar guztiei deialdia egin nahi die euren iradokizunak eta proposamenak egiten jarraitu dezaten, Imanol Lasaren ustez "guztiok nahi dugun Zarautz lortzeko modurik hoberena delako. Ezin dugu ahaztu denok garela detailearen zinegotziak".
Nabarmenak...
Gipuzkoa
2026/03/30
Berria
2026/03/01
DONOSTIA
2026/02/25
IRUN
2026/02/19
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS



