Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
2006/12/15
Maribel Vaquero EAJren Erki Batzarraren babesa jaso du.
Batzar Nagusietako Lehendakaritzarako Hautagaia
Maribel 1970eko maiatzaren 26ean jaio zen. Hiru anai-arrebetatik nagusiena, ezkondua dago eta bi alaba txiki ditu. Urnietakoa da eta aspaldi hartu zuen bere herriaren aldeko lana egitearen hautua.
Egape ikastolan ikasten zegoelarik hamaika ekintzetan parte hartu zuen, besteak beste, txistua jotzen, dantzan eta antzerkian. Ikastolatik Donostiako Santo Tomas Lizeora aldatzean ez zuen Urnietarekiko zuen harreman estua hautsi eta beste gazte batzuekin batera, laster murgildu zen Urnietako herri telebista martxan jartzeko ekimenean.
Santo Tomasetik unibertsitatera. Zuzenbidean lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Gaur egun Urnietako udaletxeko alkate-ordea da, eta berak gogokoen dituen gaien ardura du. Hain zuzen ere, Euskararen ardura, Hezkuntzarena, eta Haurrena eta Gazteena ere. Eskarmentu handia du udalgintzan, honako hau bere hirugarren legealdia da eta.
Haurtzaro eta gazte plana martxan jartzeaz harro sentitzen dela azpimarratzen du. Haurtzaroak eta gizarte gaiek bereziki hunkitzen dute. Maribelek irmoki uste du politikan emakume ikuspuntu bat badagoela eta honen bitartez egungo arazo ugari konpondu daitezkeela.
Politikarako garatu duen grinaz ez ezik, baditu bestelako zaletasunak ere. Lehena bere familiarekin egotea, nahiz eta zinemara joateko edo nobelak irakurtzeko tarteak bilatzen dituen. Horien bidez irudimena landu eta beste egoeratara murgilduz.
Nabarmenak...
Donostia
2025/10/16
GBB
2025/09/21
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


