Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/03/20

Soraluzetarren iritzi eta iradokizunak jaso nahi ditugu

Horretarako, esku-orriak banatuko dira etxez etxe, herritarrengan egunerokotasunean eragina duten gaien inguruko iritzia jasotzeko. Iker Aldazabalek Soraluzetar orok iritzia emateko aukera izatea eta proiektu jeltzalearekin bat egitea nahi du, guztion artean eta elkarlanean zer nolako Soraluze eraiki nahi dugun erabakitzeko
Iker Aldazabal

EAJ-PNVko alkategai eta bozeramaile Iker Aldazabalek gaur goizean egindako agerraldian, Soraluzetar norbanakoen iritzi eta iradokizunak jasotzeko helburuz etxez etxe esku-orriak banatuko dituztela jakinarazi du. “Herritarren proposamenekin Soraluzeren etorkizuneko proiektua aberastu nahi dugu” azaldu du. Aldazabalen hitzetan, bere taldeak asteak daramatza herriko gizarte eta ekonomia arloko eragileekin biltzen eta herritar asko gerturatu dira berauengana beren proposamenak egitera.

“Auzo desberdinen zein herritarren beharren diagnosia egin eta partekatu nahi dugu soraluzetar guztiekin, jarraitu du Aldazabalek, herritar orori iritzia emateko aukera luzatu nahi diogu, gure proiektuaren parte senti daitezen eta guztion artean zer nolako Soraluze eraiki nahi dugun erabaki dezagun”. Helburu horrekin, jeltzaleek esku-orriak banatuko dituzte etxe guztietan egunerokotasunean herritarrengan eragina duten gaien inguruko iritzia jasotzeko, hala nola, aparkalekuak, haurren aisia edota hondakin bilketa sistema. Aldazabalek argitu du proposamenak anonimoak izango direla eta erantzutea doakoa izango dela bizilagunentzat, esku-orriak doan erantzuteko gutuna baitu barruan.

Gaurko erabakiek baldintzatuko dute gure etorkizuna, adierazi du Iker Aldazabalek, horregatik, ezinbestekoa da guretzat herritarren iritzi, iradokizun, proposamen eta beharrak gertutik ezagutzea, herritarren eskaera eta nahiei erantzuna emateko eta beren proposamenekin gure proiektua aberasteko”. Alkategai jeltzaleak azaldu du, orain arte egin modura, hitz ematen duela jasotako proposamen eta ideia bakoitza aztertuko duela. Herritarren parte hartzea eskertu du eta proposamenak egiten jarraitzera animatu ditu, laster jasoko duten esku-orriaren bitartez edota herritarren eskura jarri diren parte hartze bide desberdinak erabiliz:

Facebook.com/iker.aldazabal.1
Twitter: @SoraluzeEAJPNV
www. gipuzko.eus/herriak/Soraluze
soraluzepnv@hotmail.com
Batzokia, kalebarren 26an.

Azkenik, Iker Aldazabalek jakinarazi du hemendik aurrera ere Soraluzeko talde eta norbanakoekin biltzen jarraitzeko asmoa dutela, “Gure helburua da Soraluzek antzina izandako indar eta garrantzia berreskuratzea, eta hori guztia herritarrekin batera egin nahi dugu, haiei entzunaz eta nahi eta behar dutena kontutan hartuaz, soraluzetarrei nahi duten eta merezi duten etorkizun eta herria eskaintzeko” amaitu du.

Adierazpenak prentsan

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube