Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2014/05/27

Nahikari: "Europan Pasaiaren alde egingo dugu lan"

Pasaiako EAJ-PNVko udal taldeak prentsa ohar bidez azken hauteskundeetan pasaitarrek alderdiarengan izandako konfiantza eta babesa eskertu dute. “Aurreko hauteskundeetan Pasaian jasotako emaitzak hobetu ditugu ia 4 puntuko gorakadarekin, eta herritarren babesari esker Pasaiako bigarren indar izatea lortu dugu, horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu igandean bozka ematera gerturatutako pasaitarrei eta jakinarazi nahi dizuegu EAJ-PNVk Pasaiako egoera hobetzearren lan egingo duela Europatik” gaineratu du Nahikari Otermin bozeramaile jeltzaleak.
Nahikari:

Hauteskunde kanpainan Oterminek adierazi modura, Pasaiak europar politikak behar ditu enplegua eta ekonomia sustatzeko, “batez ere, egungo testuinguru ekonomiko konplexua dela eta, Pasaian %17,1ko langabezia tasa baitugu 1.305 langabeturekin” gaineratu du. Horregatik, EAJ-PNVk Pasaiako ekonomia eta enplegua sustatzeko europar politiken batasunaren aldeko apustua berresten du.

Oterminek aditzera eman duenez, EAJ-PNVren lehentasuna da herritarren beharrei erantzuna ematea, bai Europan, eta baita Pasaian ere. “ Pertsonak dira EAJ-PNVko Europako eta Pasaiako proiektuaren ardatz eta guztiok pasaitarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzearren egingo dugu lan” adierazi du Oterminek.

“Aipatu helburuak lortzeko beharrezkoa da erakundeen arteko elkarlana” jarraitu du bozeramaileak, hori dela eta, EAJ-PNVk Europan eta Pasaian erakundeen arteko harremanak hobetze eta indartze aldera egingo du lan; Europan, enplegua eta ekonomia sustatuko duten politikak bultzatzeko, eta Pasaian, udalerriak bizi duen paralisi eta utzikeria egoera hobetzeko eta Pasaiaren alde lan egiteko” amaitu du Nahikari Oterminek.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube