Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2015/05/05

Eibarko EAJk hiri bilbearen barruan berdegune bat sortzea planteatu du; horretarako, Guardia Zibilaren kuartela lekualdatu beharko litzatekete

Kuartela Azitain inguruan kokatzea planteatu dute jeltzaleek, eta lurpeko aparkaleku bat egitea, Egigurentarren plazatik gertuen dagoen zonan Eva Juez alkategaiak azpimarratu duenez, proiektu horri esker, Eibarko Ipurua auzoa arinduko litzateke eta baldintza duinagoak lortuko lituzke, 8.000 metro koadroko hiri-birika bati esker
Eibarko EAJk hiri bilbearen barruan berdegune bat sortzea planteatu du; horretarako, Guardia Zibilaren kuartela lekualdatu beharko litzatekete

Eibarko EAJk hiri-bilbearen barruan 15.000 metro koadrotik gora berdegune sortzeko plan bat du. Horretarako, Guardia Zibilak bere beharrak neurtzeko plan bat aurkeztu beharko luke, kuartela Azitain inguruan kokatu ahal izateko. Proiektu hau Altamirako hilerria lekualdatu ondoren Urkin proposatutako parkeari elkartzen zaio.

Jeltzaleek Egigurentarren plazatik gertuen dagoen zonan lurpeko aparkalekuak egitea aurreikusi dute: bi solairu eraikitzea aurreikusi da, bakoitza 130 ibilgailu baino gehiagorako edukierarekin. Auzotarrekin batera aztertuko dira aukera guztiak, nahiz eta, hasiera batean, jeltzaleek bi solairu egitea aurreikusi duten. Lurpeko aparkalekuei dagokienez, ingurua urbanizatu egingo da, Egigurentarren plazaren eta Kuarteletik bereizten duen bidearen arteko malda desagerraraziko da eta berdegune bat sortuko da, aipatutako plaza eta Aizarna etxearen eta kuartelaren artean jaisten den kalearekin lotzeko.

Herriarentzako birika bat sortzeko proposamena, etxebizitza-dentsitate handiko zona hori arintzeko beharra ikusita eta Ipurua auzorako sarreren baldintzak duintzeko beharra ikusita landu da. Proiektu honi esker, gainera, txakurren jabeek aspalditik egiten duten eskaerari erantzuna emango litzaioke, izan ere, urteak daramatzate beren txakurrekin paseatzeko parke baten beharra aldarrikatzen. EAJk herritarren eskaera horri erantzuna ematen dio aurkeztu duen planarekin.

Hala ere, EAJk argi utzi du bere proposamena parte hartzeko prozesu batean aurkeztuko dutela, eta ondoren erabakiko dela aipatutako espazioa erabili ala ez. “Eibarko hiri-birmoldaketa egiteko ezinbestekoa da, besteak beste, hilerria eta kuartela herriaren kanpoaldera eramatea. Xede horrekin, Kongresuko Euskal Taldearen babesa edukiko dugula azpimarratu behar da, izan ere, proiektu hau eta Eibarrentzako proiektu gehiago bere agendan jasota dituela esan behar da", adierazi du Juezek.

Onuragarria Guardia Zibilarentzat

Alkategai jeltzaleak esan duenez, “proiektu honekin, Eibarko aisialdi zona handienetako bat berreskuratuko dugu eibartar guztientzat, eta, era berean, Guardia Zibilak eskuragarriago izango luke Proben Zentrorako sarrera, herrigune osoa zeharkatu beharrean, eta Guardia Zibilaren segurtasuna areagotuko litzateke, gainera”. Horregatik, Juezen ustez Barne Ministerioak onartu egin beharko luke jeltzaleek egindako proposamena.

Plaza bat Aizarnan

EAJk kuartelaren ingururako diseinatu duen planari dagokionez, ez da proposamen isolatu bat, izan ere, hirigintza-proiektu batekin batera aurkeztu da, Zezen Plazan, kuartelean eta Aizarnako orubean egin beharreko jarduerak barne hartuta. Aizarnako orubearen estalkian parking bat eta plaza txiki bat eraikitzeko proposamena duela 9 urte aurkeztu zuten EAJ eta EA alderdiek, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean, baina ez zen onartu. Espainiako Gobernuarekin kuartelaren lekualdaketa arintzeko izaten diren negoziazioen mende dago xede dugun zonan aparkalekuak eraikitzea. “Itxaron behar denaren arabera, eta gaur egungo narriadura-egoerarekin amaitzeko beharrezkoa bada, Aizarnako orubean bestelako konponbideak proposatuko dira", aurreratu dute.

Bestalde, joan den apirilean EAJk Zezen Plazan esku-hartze zorrotz bat egiteko asmoa zuela adierazi zuen. Esku-hartze horri esker, zoru desmuntagarri bat instalatuko da eta sarrera hobetuko da, baloiarekin jolasteko egunero erabiltzeko espazio bat eskaintzeko.

Azken proiektu honen eskutik, EAJk hiru espazio handik osatutako 9.000 m2-ko birika handi bat eskaintzen dio herriari herrian bertan: jolas-zona bat, parke berde bat eta Zezenbide Ipurua auzoarekin komunikatzen duen plaza bat. Modu horretara, herri abegitsuago bat indartzen dugu, adinekoen lagun diren hirien kontzeptuaren barruan.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube