Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Noticias

Compartir
18/10/2018

La voz de la mujer en el aula de música

Eider Mendoza ha felicitado a la ESO en nombre de las Juntas Generales por trasladar en esta edición el papel de la mujer en la transmisión musical. Aguí podéis leer el mensaje de la presidenta de las Juntas Generales de Gipuzkoa en la iniciativa de la Orquesta Sinfónica de Euskadi
La voz de la mujer en el aula de música

Pozten naiz aurten ere Batzar Nagusien babesa adieraztea Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ekimen honi, belaunaldi berriak, haur eta gazteak musikan hezitzen eta musikaz gozatzen ikasteko. Urtero dago Euskadiko Orkestrari zorionak emateko arrazoia. Gure neska-mutilen gustu estetikoaren eta fintasunaren teklak afinatzea garrantzitsua iruditzen zait edertasunarekiko sentiberatasuna eta zentzua lantzeko eta horretan ahalegintzen da Eskola Gela ekimena. Bejondeizuela.

Musika Urte honetan, emakumearen ahotsa jo duzue begiz. Aukera bikaina. Mendebaldeko kulturan, historian zehar datozkigun konposagile handiak gizonezkoak dira, sinfoniak, operak, koplak eta, orain arte, bertsoak ere bai gizonezkoak ekarri dizkigu. Abesteko konposizioetan, tokia du emakumeak gizonak adina. Zer esanik ez abesti herrikoiak direnean, edo sehaska kantetan.

Pentsatzen hasita, zer litzateke musika emakume ahotsik gabe eta emakumearen sormenik gabe… Ezbairik gabe, musikako maisu handiak, badakigu bikainak direla baina ez emakumea gabe: emakume askoren ahots zoragarriek, talentuak eta lanak, sentiberatasunak eta inteligentziak, igo dituzte kulturaren gailurrera konposagileak. Aldi berean, emakumea dago herrietako kultura egiten historian zehar, zenbat ama, amona, ahizpa eta izeba etxeko haurrei abesten, eta andereñoak ikastetxeetan.

Hortaz, ez dago musika pentsatzerik ez bizitzerik ahots zuria gabe. Emakumerik gabe, hego bakartutako txoria bezalakoa litzateke musika. Ezin igo eta ezin hedatuko litzateke, eta kultura bera ere ez. 

Emakumeak abestu diete umeei eta erakutsi ere bai abesten, eta abestiekin eta musikarekin gozatzen. Ez da galtzeko gauza gelako musika ez etxeko musika, eta ez dezala teknologiak ordezkatu gure barruko arnas hori, musikaren arnasa.

Hirugarren birika da musika, bai gutako bakoitzarentzat bai herrientzat. Euskaldunok oso gurea dugu ospakizunetan abestea, lagunarteko bazkalondoetan, urteko aldi seinalatuetan, eta abar. Gurean bezala, orokorra da, okasio garrantzitsuetan, musikari tokia egitea. Batetik, sentimenduen eta konbikzioen adierazpide gertatzen da musika, doinuz eta kantuz, gutako bakoitza hunkitzen eta altxatzen gaituena; eta bestetik, elkartu egiten gaitu musikak eta elkartea egiten du, gutako bakoitzaren eta herrien arnasbidea gertatzen da.

Hori umetatik bizitzen hastea, etxean eta ikastetxean, garrantzitsua eta beharrezkoa dugu, gizaki izaten ikasten hasten garen orduan. Emakumeak egiten eta egin dezakeena asko da, eta aurrera honetan.

Eskerrik asko.

Compartir

Destacados...

Noticias más vistas...

YouTube