Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Nor Gara

Ezagutzera eman
Joseba Egibar

Joseba Egibar

Lehendakaria

Joseba Egibar Artola EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari da. Euzkadi Buru Batzarreko kide eta EAJ-PNVren Legebiltzar Taldearen bozeramale da Eusko Legebiltzarrean.

Familia abertzaleko seme, 1959ko azaroaren 23an jaio zen Andoainen, Gipuzkoan. 16 urte zituela Euzko Alderdi Jeltzaleko eta EGIko (EAJ-PNVren gazte erakundea) kide egin zen eta, ordutik hona, Euskal Herriko politika lehen eskutik bizi izan du. Bere lehendabiziko mitina 19 urterekin eman zuen, Estatutuaren aldeko kanpainan, hain zuzen.

Udal Administrazioaren funtzionario da eszedentzian. Eusko Jaurlaritzako Lur Antolamendu eta Etxebizitza eta Kultura ordezkari izan zen Gipuzkoan 1985etik 1989ra bitartean.

1987an.EAJ-PNVren Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari izendatu zuten. Segidako urteetan zeregin horretarako berrautatu zuten eta ardura horretan jardun zen 2000 urtera arte. 2004ko maiatzean Gipuzko Buru Batzarreko Lehendakari izendatu zuten berriro.

Euzkadi Buru Batzarraren kide da 1987tik hona eta batzorde honen bozeramale izan zen 1987tik 2004ra.

Eusko Legebiltzarkidea da 1990tik eta EAJ-PNVren bozeramale Gasteizko Ganbaran 1998tik hona.

Ezagutzera eman

YouTube