Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Tolosako EAJ-PNVk deitoratu egin du 2025eko ekainaren 22an Tolosan egin behar zen afizionatuentzako txirrindularitza lasterketa bertan behera gelditu izana, Tolosako Udalaren dirulaguntza ez jasotzeagatik
San Juanetako programan urtero azaldu izan den txirrindulari afizionatuen lasterketa faltan botako dugu tolosarrok, eta batez ere, txirrindularitzan afizionatu mailan dabiltzan kirolariek
“Jose Mari Anza” Memoriala Tolosako San Juan jaien barruan sartzen zen eta urtero ospatu izan den txirrindularitza lasterketa bat da. Proba honetan 23 urte azpitik dauden txirrindulariek izan ohi zuten parte hartzeko aukera.
2025. urteko San Juan jaietan ospatu behar zen edizio hau, 47. edizioa izango zen. Gure ohituretan eta San Juan jaietako programan hain errotuta zegoen afizionatuen lasterketa hau, erortzen utzi du Udal Gobernuak hau antolatzeko dirulaguntza eman ez izanagatik.
Ezin dugu ulertu, 2025eko aurrekontuetan eliteko kirolarientzako dirulaguntza lerro berri bat lehenengoz jarri duen Udal Gobernuak, nola utzi duen erortzen Tolosan hain finkatuta zegoen afizionatuen lasterketa bat. Oinarrizko kirola eta gure herriko klubek, tartean, nola ez, Oriako Txirrindularitza Eskolak, egiten duten borondatezko lana Udalak balorean jarri behar dituela iruditzen zaigu, eta bere eskumenen barruan eta ekonomikoki eskuragarriak diren proiektuak bultzatu beharko lituzkeela iruditzen zaigu.
Tolosa eraikitzen duten ekimen eta eragileek Udalaren laguntza behar eta merezi dutela iruditzen zaigulako, lasterketa hau berreskuratzea eskatzen du talde jeltzaleak.
Nabarmenak...
Debagoiena
2026/05/14
DONOSTIA
2026/05/11
Tolosa
2026/05/22
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2019/04/13


Harremanetarako
WWW.EAJ-PNV.EUS


