Gipuzko Buru Batzarra
Berriak
Pradales Lehendakariak Herri erronka eta lehentasunetan hiru lurraldeekin akordioetara iristearen eta elkarlanaren garrantzia defendatu ditu ahaldun nagusiekin izandako lehen bileran
Gaur arratsaldean, Ajuria Enean, Imanol Pradalesek bilera egin du Ramiro González, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendozarekin, hurrenez hurren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ordezkari instituzional nagusiekin, hiru lurraldeen egoera aztertzekoImanol Pradales Lehendakariak eta Ramiro González, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek bilera egin dute gaur arratsaldean Ajuria Enean, eta, Lehendakariaren hitzetan, "aukera eman digu Gobernuaren Programaren nondik norakoak zehazteko eta Lurralde bakoitzaren eta Euskadiren egoeraz hitz egiteko".
Bileraren ostean hiru ahaldun nagusiekin batera egin duen agerraldian, Pradalesek azpimarratu du bertaratutako aldeek ondorio bera atera dutela: "Gure herriak dituen erronkak ezin ditugu indibidualki jorratu". Horrela, baieztapen horren ildora gehitu duenez "bizilagunek izan ditzaketen arazoak gureak ere badira eta espiritu eta ikuspegi horrekin aurre egin behar diegu. Batasunak egiten gaitu indartsu. Talde-lanak egiten gaitu indartsu".
Hori dela eta, arratsaldean egin den bezalako bileren balioa eta garrantzian oinarrituz, Lehendakariak honakoa baieztatu du: "Batasun hori lortzeko, ezinbestekoa da lurralde ezberdinetan dauden proiektuak, arazoak eta aukerak ezagutzea eta erakundeen artean partekatzea".
Imanol Pradalesek elkarlana eta elkar-ezagutza nabarmendu ditu, beraz, Lehendakari gisa burutuko duen kudeaketaren ardatzak finkatuko dituen agenda hirukoitza lortzeko. Agenda hori ekainaren 25ean ere aipatu zuen, sailburuen karguen zina egiteko ekitaldiaren baitan irakurri zuen hitzaldian: "Ongizate Berria", "Euskadi Globala" eta "Euskadi Humanista".
Halaber, prentsaurrekoan, Lehendakariak "Euskadik datorren hamarkadan aurre egin beharko dien lau-herri jauzi" aipatu ditu: Industria Ituna, belaunaldien arteko oreka, demokrazia eta sentimendu komunitarioa indartzea eta euskara biziberritzea. "Akordio zabalak eskatzen dituzten jauziak", ziurtatu du.
Pradalesek herritarrengandik gertu lan egitearen garrantzia ere aipatu du. "Euskal gizartearekin politikoki eta emozionalki konektatuta egon behar dugu. Gure erantzukizuna da lotura hori gero eta estuagoa eta sendoagoa izatea ". Horretarako, gaineratu du pertsonei eta gizarte-kolektiboei entzun behar zaiela, eta " herri hobea eraikitzeko ilusioa" transmititu behar dela, "erakundeetatik egiten dugun lanaren seriotasuna eta auto-exijentzia oinarri hartuta".
Lehendakariak esan duenez, lehentasun horiek guztiak bat datoz bileran parte hartu duten aldeekin, eta hitzaldia amaitu du "Euskadiko erakunde publiko guztiek ere bide hori partekatzeko" deia eginez.
Nabarmenak...
DONOSTIA
2024/11/05
Gipuzkoa
2024/10/31
DONOSTIA
2024/10/28
Andoain
2024/10/16
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2019/04/12
EBB
2019/04/21
Gipuzkoa
2019/04/20
EBB
2019/04/11
EBB
2018/08/31