Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2023/07/31

Euskadiko eta Kataluniako errealitate eta izaera nazionalak onartzea da Estatu ereduari buruzko eztabaidari ekiteko oinarri eta bide bakarra

“Estatu eta lurralde ereduari buruzko eztabaidak gure nazioen erabaki eremuak errespetatzea eskatzen du”, gaineratu du Egibarrek
Euskadiko eta Kataluniako errealitate eta izaera nazionalak onartzea da Estatu ereduari buruzko eztabaidari ekiteko oinarri eta bide bakarra

Argazkiak...

Eusko Alderdi Jeltzalearen sorreraren urteurrena dela eta, Mutrikun egindako mitinean, Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko lehendakariak Sabino Aranak EAJ sortu zueneko testuingurua ekarri du gogora. “Foru abolizioak gatazka politikoa ekarri zuen eta gu ez ginen sortu Espainiako edo Frantziako gobernuen egonkortasuna bermatzeko baizik eta euskal herritar guztiok batuko gaituen euskal estatu bat eratzeko", gogoratu du.

"Oinarri demokratikoa euskal nazioaren proiektu politikoa legitimatzeko formula da, eta, horretarako, herri-borondate politiko jarraitua behar da", azaldu du. "Hori da, hain zuzen ere, Eusko Alderdi Jeltzalearen estrategiaren gakoa: kausa nazionalaren aldeko etengabeko herri-borondate politikoa mantendu duela eta mantentzen jarraitzen duela", azpimarratu du.

"Herriaren borondatearen adierazpenak bide bat aurkitu behar du hori gauzatzeko, eta bide hori oinarri demokratikoa da", adierazi du. "Oinarri demokratikoak eskatzen du euskal herritarren erabakiak balio garrantzitsua izatea eta, gainera, Estatuarekiko harremanean lehentasuna izatea; Estatuak beharrezkoa dena aldatu beharko luke negoziazio baten ondoren, eta askatasunez eta demokratikoki adierazitako borondateari bide eman".  "Borondate horri erantzun behar zaio, eta ez alderantziz, aldaezin gisa aurkezten den arau batek ezin du mugatu herriaren borondatea", argudiatu du.

Joseba Egibar ziur agertu da "eztabaida horri atea ireki behar zaiola" eta, helburu horrekin, "eskubide historikoen anklajea" nabarmendu du. Hala ere, "estatu egiturak ez dira oparitzen", onartu du. "Estatuak ez dizu ezer oparituko, zuk borrokatu egin behar duzu, erreklamatu egin behar duzu eta bide politiko eta demokratikoetatik lortu; eta gure eskubide nazionalak ukatzen dituen estatu batean politikoki jarduten ari garela jakin behar dugu", ohartarazi du.

Testuinguru horretan, “Euskadiko eta Kataluniako errealitate eta izaera nazionalak onartzea da Estatu ereduari buruzko eztabaidari ekiteko oinarri eta bide bakarra”, nabarmendu du. “Estatu eta lurralde ereduari buruzko eztabaida gure nazioen erabaki eremuak errespetatzea eskatzen du”, gaineratu du. Ildo horretan, aukera berriak sortzearen alde egin du, “Katalanek eta euskaldunek daukaguna zaintzeko eta jauzi berria emateko”.  Eta aukera horiek ailegatu bitartean, apustu egin du euskal nazioaren eraikuntzan lan egiten jarraitzeko, euskal gizartearen eraikuntzan lehentasun diren  justizia sozialean, komunitatearen baliotan, euskaran, ekonomian eta industrian, enplegu eta soldata duinetan, hezkuntza-ereduan, euskal selekzioen alde, erabakitzeko eskubidean, ingurumenaren alde eta euskaldun guztien alde egiten. “Mailaka, mailaka, lan egingo dugu Euskadik eta euskaldunek Espainiarekiko dependentzia eta lotura gutxiago izateko eta askatasun gehiago lortzeko; bidea Euskadiren defentsa da”, azaldu du.

Agerraldian, ezker abertzaletik hauteskundeen inguruan egindako balorazioei ere egin die erreferentzia, emaitza on batzuk “harrokeria gutxiagorekin eta errespetu handiagoarekin” kudeatu beharko liratekeela esateko.

"Gazte ero eta zentzudunei" buruz hitz egiten dutenei erantzun die "erakusten dutela historia manipulatzen apartak direla; hainbeste sufrimendu sortu eta ardurak ezkutatzen ere jaioak direla, baina amorrutik egindako gogoeta izan dela”. Era berean, galdetu du non zegoen eta zer egin zuen ezker aberzaleak herri-erabaki estrategikoen aurrean: 1979an, Gernikako Estatutuaren aurrean; 1998an, Lizarra-Garazin; 2004an, Estatutu Politiko Berria bozkatzerakoan. “Zentzudunak edo eroak izan ziren edo?” galdetu du, eta ondorioztatu du “hor, konklusioa dela zenbat belaunaldi galduak garaipenaren aitzakipean; eta orain, momentu honetan, esaten du gazte zentzudunak direla”. Ezin zaio egiari, historiari, aurreko eta oraingo belaunaldien errespetuari muzin egin, ezta ezker abertzalearenak soilik diren erantzukizunak saihestu ere; beraz, harrokeria gutxiago eta errespetu handiagoa", ohartarazi du.

Ekitaldian Xabier Lete alderdikidea omendu dute. Alderdikideak eta PNVren jarraitzaileak ere izan dira ekitaldian, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Eider Mendoza Gipukzko diputatu nagusia, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta beste zenbait diputatu, legebiltzarkide eta burukide ere.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube