Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/11/11

Ospakizun giroan banatu dira XXV. Martin Ugalde ipuin lehiaketako sariak

Andoaingo Udalak 10-17 urteko gazteentzat zuzendutako ipuin lehiaketak hogeitabost urte betetzen ditu, eta 127 lan ipini dira lehian.. Aiora Otamendi, Mikel Villar, Laiene Arteaga, Paula Martin, Izaro Placencia, Ariane Rodriguez, Miren Nieves eta Aitziber Zubeldia izan dira 2021 urteko sarituak
Ospakizun giroan banatu dira XXV. Martin Ugalde ipuin lehiaketako sariak

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena betetzen da 2021ean, baina ez da aurten ospatzen den efemeride bakarra, 10-17 urteko gazteentzat zuzenduriko ipuin lehiaketak 25 urte betetzen baititu. Edizio berezi hau behar bezala ospatzeko, Bastero Kulturguneko auditorio nagusian elkartu dira tokiko idazte gazteenak.

Andoaingo Udalak antolaturiko ipuin sariketa urtez urte hazten joan da, herriko eta eskualdeko erreferente nagusi bilakatu arte. 1997 urteaz geroztik, etenik  gabe  burutu da. Lehen edizioetan Martin Ugalderen ohorezko presentziarekin gozatzeko aukera izaten zen, idazle gazteekin urtea joan eta urtea etorri solasean egiteko aukera izaten zuelarik. 2004tik aurrera, katea ez da eten, eta Ugalde familiako kideak lehiaketaren ohorezko gonbidatu izan dira, baita parte hartu duten lanen maila altuaren lekuko ere.

Basteroko ekitaldian parte hartu dute Ugalderen familiako Unai eta Ainara Ugaldek, Maider Lainez Andoaingo alkateak, Txitxu Ruiz Hezkuntza eta Kultura zinegotziak, bai eta 1997ko ipuin lehiaketan partaide eta saritu izandako Joseba Ormazabalek (irabazle A kategorian, 12-13 urte) eta streaming bidez konektatu den Enara Otaegik ere (irabazle B kategorian, 14-15 urte).

Edizio berezi honetan guztira 127 lan aurkeztu dira. A kategorian (10-11 urte) 34 lan, B kategorian (12-13 urte) 36 lan, C kategorian (14-15 urte) 25 lan, eta D kategorian (16-17 urte) 32 lan. Txitxu Ruizek, epaimahaiaren buru gisa, poztasuna eta harrotasuna adierazi ditu “Andoainen idazle gazteen harrobi oparoa dugulako”.

Aurtengoa edizio berezia izan da, izan ere, oraingo honetan, parte-hartzaileek, kategoria bakoitzean Martin Ugalderen testu baten ala aurretik lehiaketan irabazle aterako ipuin baten hasieratik abiatu behar izan dute euren kontaketa. Besteak beste, Euskal Idazleen Elkarteak ere sari bereziak banatu ditu.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube