Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2021/05/06

Arteagatarrekin akordioa.

Zer interes edo helburu ote akordioak? 1.- Agauntza ibaiaren hertzean, jauregi atzean oinezkoen bidea ireki ahal izateko Udalak doako zesio bidez lurrak eskuratzea. 2.- Jauregian posible diren jarduerak berrikusi eta definituko dituen Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala martxan jartzea eraikina biziberritu eta egoera onean mantentzeko.
Arteagatarrekin akordioa.

ARTEAGATARREKIN AKORDIOA

Bi helburuek dute gure ustez Lazkaoren garapenerako izugarrizko garrantzia. Benetan pozten gara urte askoren ondoren, oraingoan akordioa posible izan delako. Lazkaoko Eusko Alderdi Jeltzaleak horrela ulertzen du Lazkaotarrei eskaintzen dien proiektua: akordioetan oinarritua, Lazkao eta Lazkaotarrak ardatz dituena eta pauso txiki ugariz landua.

Oinezko paseoa.

Akordioren garapenak, Lazkao Txiki Zelaia eta Hariztiko parkea lotuko dituen oinezko bide berri bat egokitzea posible egingo du.

Lazkao Txiki Zelaia, Hiribarren edo Elosegi kaletik bideratzen denarentzat Harizti parkerako sarrera berria bihurtu­ko da. Era berean, Ikastolako kantxa ondoa (kanpo gorria) eta Elosegi kaleko ibai her­tza, (Parrokia ondoan), lotzeko aurreikusita dagoen zubi berriarekin batera, oinezkoen ibilbide eta zirkuito berria osatuko du.

Baina ez hori bakarrik, gure iritzirako urrats honek, pauso berriak lantzen joateko hauspoa izan behar du. Akordio aukerak posible egiten dituzten uneak aprobetxatuz, errealitateak markatzen dituen denborak errespetatuz, baina Agauntzaren ibai her­tzak Lazkao eta Lazkaotarren eguneroko­rako berreskuratu eta egokitzeari inoiz uko egin gabe.

Ataun aldera, urteetako kudeaketari esker lortu den moduan, Beasain aldera ere, Agauntza, Lazkaoren ardatz eta Laz­kaotarren bidelagun bihurtu dadin, Laz­kaoko EAJ-PNV udal ordezkariek lanean jarraituko dute.

Jauregian baimendutako jarduerak.

Oinezkoen bideari buruzko akordioa bezain garrantzitsua da guretzako, Jauregia egoera onean jarri, mantendu eta erabilpen egoki bat eman ahal izateko jardueraren bat izan dezan lortutako akordioa.

Sarritan entzun dugu, Jauregia Udalak herritarrentzat erosi beharko lukeela.

Zalantzarik egon ez dadin esan, Laz­kaoko EAJ-PNV ez duela inoiz horren aur­kako jarrerarik azaldu. Proposamen horrek baditu ordea berarekin zenbait gogoeta edo galdera: Oinarrizkoena: nola erosi salgai ez dagoena? Guk dakigula, Arteagatarren Lazkaoko jauregia ez dago salgai.

Bada besterik ere: jo dezagun salgai jartzen dutela. Udalak salmenta prezioari aurre egin diezaiokeela. Ez ote da erostea errazena? Zenbateko inbertsioa eskatzen du eraikina berritu eta egokitzeak?

Hori gutxi balitz: zenbat diru bideratu beharko luke Udalak bere aurrekontueta­tik, urtea joan eta urtea etorri, eraikinaren mantenu lanetara? Jasangarri izango al litzaioke Lazkaoko Udalari hori luzarora?

Galdera sinpleak baina erantzun kon­plexuak.

Orain artean, udalean EAJ-PNV ordez­katzen aritu diren pertsonek galdera hauei eta antzeko beste batzuei erantzunak lan­tzen saiatu dira. Aurrerantzean ere.

Inor eta ezeri ateak itxi gabe, baina “Udalak Jauregia erosi egin behar du” arin­ki esan aurretik, arduratsu jokatuz.

Egon daiteke, jauregia Udalak eskura­tzen ez badu eraikinaren egoera kaxkarra bost axola zaionik, edo eta horrela jarraitzea nahiago duenik. Ez dugu guk jarrera hori ulertzen ez konpartitzen. Udalaren ardura irtenbideak topatzea da, ez oztopoak jar­tzea. Eraikitzea, ez eraistea.

Guretzako garrantzitsuena ez da ja­betza. Inportantea eraikina egoera onean egotea da. Jauregiari erabilera aproposa topatzea: bizia emango diona, mantenuan lagun dezakeena. Lehenbailehen premiaz­ko zahar berritua oihuka eskatzen duten, ate eta leihoak, Lazkao eta Lazkaotarren, enplegu, zerbitzu eta bizi kalitateari, zabal­tzeko mesedetan izango dena. Orain trans­mititzen duen tristura, irribarre bihurtuko duena.

Horrek elkarlana eskatzen du. Kasuan publiko eta pribatuen arteko elkarlana. Guk askotan defendatu duguna: koopera­tiba bidez etxebizitzak eginez, enpresekin kokapen eta lanpostuen sorrerarako bidean hitzarmenak sinatuz, herriko eragileekin elkarlanean jardunez, partikularrekin ados­tasunak landuz. Baita Arteaga familiarekin ere, Hariztiko parkearen doako lagapena, edo eta Orobione eskuratzeko akordioa ho­rren adibide dira. Lazkaoko EAJ-PNV ez dio akordio eta elkarlanari beldurrik.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube