Aberri Eguna 2024

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/09/15

Aitor Estebanek Vox-i: “Demokrazia zuek jartzen duzue arriskutan”

“Ardura dizuen gauza bakarra da Espainiako estatuaren batasuna; demokrazia badago ala ez, zuei berdin dizue”, deitoratu dio Euskal Taldeko bozeramaileak Espinosa de los Monterosi, honek ideia independentistak defendatzen dituzten alderdi politikoak ilegalizatzea eskatu ondoren

Vox-ek ideia independentistak defendatzen dituzten alderdi politikoak ilegalizatzeko egin duen proposamenari erantzunez Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gaur baieztatu du Vox dela “demokrazia arriskutan jartzen duena”.

Vox-en Lege Proposamena eztabaidatu duen osoko bilkuran, Estebanek baieztatu du Santiago Abascal zuzentzen duen alderdiak “Espainiako estatuaren batasuna defendatzen duela, eta berdin dio demokrazia egon zein ez”, eta alderdi horri egotzi dio “politika hitzaren antitesia” dela. “Adostasuna sekula bilatzen ez duen” alderdia da, “bazterrak nahastea baino ez du bilatzen”.

“Proposamenaren oinarria argia da: errealitatea gustuko ez badut, debekatzen dut eta ezkutatzen dut. Entzun, hau da edozein estratega elektoralaren ametsa. Itzelak zarete. Ez du hutsegiten: besteei aurkezten uzten ez badiet, seguru irabaziko dudala”, esan du Estebanek ironiaz.

“Nor zarete zuek besteei oinarrizkoena ukatzeko? Nor zarete zuek nola pentsatu behar duzuen, zer amestu behar duzuen edo zer espero dezaketen esateko? Zergatik dira zuen idealak besteenak baino hobeak? Zergatik dira onar daitezkeen bakarrak?”, galdetu du bozeramaile jeltzaleak.

Estebanek era berean esan du ekimena “inguru-zarata” dela zentsura mozioa berotzen joateko, eta gaineratu duenez “ez da oso originala” , gaur Voxek erreklamatutako ilegalizazioa berbera saiatu zutelako “kolpe militarrekin lotura estua izan zutenek”. 1918an izan zen eta, ondoren, Primo de Riveraren diktadurak EAJ ilegalizatu zuen.

“Ferroleko gizon txiki hark zuek faltan botatzen duzuen gobernu ideal horretan ere ezin izan zuen euskal abertzaleon ahotsa isildu debekuak eta 40 urtetako diktadura gorabehera. Zuek ere ez duzue orain lortuko”, esan du Estebanek Vox-en proposamenak “Euskadiko hiritarren %67aren ahotsa” baliogabetuko zuela nabarmendu ondoren. %75izango litzateke Podemos barne hartuta, eta Diputatuen Kongresuko %25 a”.

Edozein kasutan eta ikuspuntu juridikotik, Estebanek baieztatu du ekimenaren “sasi-argudio juridikotik” ulertzen da “Vox ez da konturatu Espainiako demokrazia, bere Konstituzioaren arabera, ez delako demokrazia militante bat”, hau da, “orden konstituzional horretan ez dago lekurik, errespetua baino, ordenamenduaren eta, lehenengo eta behin, Konstituzioarekiko atxikimendu positiboa inposatuko duen ereduarentzat”.

Ildo beretik eta Vox-en argudioa baliatuta, Estebanek zera nabarmendu du: “Konstituzioaren defentsa eginez talde bat ilegalizatu behar bada bortxakeria erabiltzen badu edo ez, behar bada Vox da ilegalizatu behar dena”, Alderdi Politikoen Lege Organikoaren 10.2. artikuluak jasotzen duenez bilatzen dutena da `Espainiako Konstituzioan jasotako printzipio demokratikoak urratzea, askatasunen erregimena narriatu edo suntsitzea edo sistema demokratikoa desagerraraztea´.

Amaitzeko, eta Hemizikloan 1935ean egin zen antzeko eztabaida gogora ekarriz, Estebanek Manuel Irujo aipatu du Vox-i “azken godoa” direla aurpegiratzeko, hauek beren kroniketan behin eta berriro esaten baitzuten euskaldunak menderatu zituztela .“Ni bezalako demokrata,euskaldun eta bizkaitar batentzat, poztasunik handiena, harrotasunik handiena eta bide zuzenetik goazela erakusten didan ziurtasunik handiena da azken godoa gure kontra borrokatzen ari dela ikustea”, ezarri du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube