Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/05/14

Aitor Esteban kritiko agertu da Berreraikitze Batzordearekin: “Giroa ez da bat ere ona eta gure jarduna ez gara behar den alorrean ardazten ari”

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan Euskal Taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez “premiazkoena da aurrekontuen alorrean erakunde guztien ahalegina bideratzea”, eta baieztatu du bere aburuz alarma-egoera “modifikatu beharko litzatekeela”

Aitor Estebanek atzo bere lehen bilera egin zuen Berreraikitze Batzordearen inguruan dituen zalantzak adierazi ditu, zeinetan lehenbiziko jarduera plan bat onartu baitzen. Euskal Taldeko bozeramaileak, atzoko Osoko Bilkuran Sánchez presidenteari egin zion ohartarazpenaren ildotik adierazi duenez “giroa ez da bat ere ona” eta uste du jarduna ez dela “behar den alorrean ardazten ari”.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan Estebanek kritikatu duenez “batzuek itxaropen guztiak jarri dituzte Batzorde honetan eta itxurakeria gehiegi egiten ari dira” eta aldi berean baieztatu duenez indar politikoen arteko gatazka saihesteko, lan ona egiteko eta behar diren erabakiak hartzeko, “beharrezkoa da distantzia bat hartzea osasunari, gizarte zerbitzuei eta mendekotasunari buruz eztabaidatzen hasi baino lehen”. Beste alderdi batetik, bozeramaile jeltzaleak berretsi duenez “premiazkoena da planteamendu bat egitea etorkizun hurbilean erakunde guztien ahaleginak aurrekontuetan bideratu ahal izateko”. “Hika-mika politikoan ondorio kaltegarriak. Ekarriko dituzten erabakiak hartzeko arriskuan egon gintezke”, nabarmendu du.

Testuinguru berean Estebanek baieztatu duenez “agerian dago erakundeek protagonismo handia izango dutela eta oso politika keynesianoa egin beharko dutela sektore publikoa izan dadila ekonomia bultzatuko duena eta motorea berriz ere martxan jarriko duena”, aldi berean politika sozialak eta egoerarik ahulenean dauden sektoreak aintzat hartuz “eta helburu hori da Euskadiko erakundeen xede nagusia”, azpimarratu du. Horretarako nabarmendu duenez “albait arinen argitu behar da zein izango diren iturri ekonomikoak eta Europak emango dituen aukerak”. Hala, Europari eskatu dio mekanismo ekonomikoak zehaztea “zorpetze mugak argi eta garbi planteatzeko orduan”. Helburu horrekin eskatu du berehala “Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa deitzea”.

Amaitzeko, eta indarrean dagoen luzapena amaitutakoan Espainiako gobernuak planteatu nahi duen “formatua” ezagutzen ez duela baieztatu ondoren, Estebanek gogora ekarri du EAJ-PNVk gauzak “bestela” egiteko borondatea adierazi duela. Testua ezagutu gabe iritzia ematea zuhurra izango ez litzatekeela esan ondoren, Euskal Taldeko bozeramaileak nabarmendu du alarma-egoera modifikatu beharko litzatekeela eta gaineratu du espero duela Espainiako gobernua “behar bezain buru argia izatea eta hau guztia aintzat hartzea”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Posta bidezko botoa

  Agenda

2020/06/04 09:30:00

Markel Olano

   ETB 1, Egunon Euskadi 

YouTube