Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/03/26

Erosketa zentralizatuen "eraginkortasuna", administrazioen arteko "informazio arina" eta Autonomia Erkidegoei test azkarrak ematea erreklamatu dio Josune Gorospek Osasun Ministroari

Kongresuan, Salvador Illaren agerraldian, diputatu jeltzaleak “aliantzak” erreklamatu ditu birusaren kontra borrokatzeko, “heldutasun politikoa erakustea eskatzen zaigun garai honetan”

Josune Gorospek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko diputatuak, Osasun eta Kontsumo ministroari erreklamatu dio Autonomia Erkidegoei test arinak hornitzea Covid-19 positiboak hiritarren artean antzemateko prozesua arintzeko eta “lehentasun absolutua delako pertsonen segurtasuna eta osasuna”.

Diputatuen Kongresuko Osasun Batzordean hitz egin du gaur Salvaror Illa Ministroak, eta bilera horretan Gorospek baieztatu du “premia larrikoa” dela “ospitaleei materialak bidaltzea”. Ildo beretik gaineratu du “gaur egungo arazorik handienetakoa” dela osasun materialaren erosketa zentralizatua. Egoera horri erantzuna eman ahal izateko, Ministroari eskatu dio erosketa zentralizatua “eraginkorra” izan dadila. “Erosketa zentralizatua hornikuntzan tapoi bat eragiten ari bada, arazo handi bat izango dugu” , nabarmendu du diputatu jeltzaleak.

Halaber,Gorospe kritiko agertu da Europako Batasunarekin, “behar den neurria” ematen ari ez delako, eta Espainiako Gobernuari erakundeen arteko “informazio fluxu arina” eskatu dio “bestela”, esan du “oso zaila izango delako erakunde maila guztietan hartu beharko diren erabakiekin asmatzea”. Testuinguru horretan, Gorospek gogora ekarri du atzo bertan Euskal taldeak aurkeztu zuen ebazpen proposamena, Ganberak onetsi zuena. EAJren proposamenaren bidez Espainiako gobernuari erreklamatu zitzaion hartu diren neurriei eta beren eraginkortasunari buruzko informazioa astero ematea. “Uler ezazu guk prentsaurreko batean edo hedabideetatik eskura dezakeguna baino informazio hurbilagoa eta zehatzagoa erreklamatzea”, esan dio Gorospek Ministroari.

Diputatu jeltzaleak, halaber, Koronabirusaren biktimei eta haien familiei adorezko mezua bidali nahi izan die,bai eta bere “energia eta indar guztiak” ere “bizitzea egokitu zaien egoera mingarri hau gainditu ahal izateko”, eta gaineratu du EAJ-PNVk bat egiten duela hainbat arlotako profesionalei eta pandemia honen kontrako borrokan ari diren boluntarioei eskaintzen zaien txalo zaparrada beroarekin.

Azkenik Gorospek berretsi du "EAJren agenda erabat bideratuta" dagoela "gure indar guztiekin birusaren aurka borrokatzeko esfortzura". Hala, garai honek "aliantzak eta heldutasun politikoa" eskatzen dituela gaineratu du, eta, aldi berean, "apaltasuna, hartutako neurrien fidagarritasuna, elkarri entzutea, elkartasuna eta eskuzabaltasuna" erreklamatzen dituela.

.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube