Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/21

Estebanen hitzetan Seguru Sozialaren erregimen ekonomikaren transferentziak “iraganaren eta orainaren” arteko muga jartzen du Estatutuaren garapenean

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak Ezker Abertzalearen zinismo politikoa salatu du.”40 urte eman dute `estatututxoa ´ mesprezatzen eta orain esan dute beraiei esker lortu dela aurrera egitea”
Estebanen hitzetan Seguru Sozialaren erregimen ekonomikaren transferentziak “iraganaren eta orainaren” arteko muga jartzen du Estatutuaren garapenean

Aitor Estebanek uste dut Espainiako gobernuak “historian lehen aldiz” Seguru Sozialaren erregimenaren kudeaketa ekonomikoa Euskadiri transferitu behar zaiola onartu izana “zedarri historiko” bat dela eta “iraganaren eta orainaren arteko muga markatzen duela” Estatutuaren garapenari dagokionez, gai hori betidanik ukatu delako. “Orain arte ez da halakorik gertatu. Ezezko borobila eman dute Estatutuan argi baino argiago jasota dagoen arren”. Gaur goizean Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak Ezker Abertzalearen zinismoa salatu du “40 urte eman dute Estatutua mesprezatzen; ´platerkada bete dilistaren truke saltzea´ zela esaten ziguten, eta orain, bitxia bada ere, betetzea erreklamatzen hasi dira”.

Estebanek era berean salatu duenez Espainiako gobernuak “transferentziak Euskadira ekartzea atzeratzeko eta Nafarroarekin banaketa eta urruntzea eragiteko aitzakia perfektua izan badu, aitzakia hori ETA eta indarkeria izan dira, Ezker Abertzaleak babestu duen indarkeria”. “Nork eta beraiek Estatutuaren aldeko apustua egin dutela? Nork eta beraiek Autogobernua garatzea eskatu?” galdetu du jeltzaleen bozeramaileak eta segidan erantzun du ondorengoa: “Dena ala ezer ere ez zen beren aldarria. Aberri sozialista batu eta euskalduna, eta kito. Ez zegoen besterik. Eta, gero, autodeterminazioa ala ezer ere ez. Hori izan da beren jokoa. Beti iristen dira txarto eta berandu”, baieztatu du.

Atzo Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren artean adostu zuten kronogramak aurreikusten dituen transferentziak betetzeko bermeei dagokienez, Estebanek esan du gauza horiek “borrokatu” behar direla. “Lehenengo daukagu Espainiako gobernuaren konpromisoa, eta horrek esan nahi du edozein kasutan onarpena hor dagoela, eta, ondorioz, argi eta garbi aitortzen dela eskubide hori egon badagoela. Gero, ikusiko dugu legealdian zehar zer gertatzen den. Gobernuak barneratu duenean Parlamentuan etengabeko elkarrizketa behar dela eta taldeen arteko babesa behar dela eta Euzko Alderdi Jeltzalearentzat gai honek daukan garrantzia ikusita, bada, oso kontuan izango du. Gu behintzat, hor egongo gara. Ez dakit zer berme izango dugun, baina horietako bat izango da Madrilgo Euskal Taldea”, baieztatu du ordezkari abertzaleak.

Esteban oso kritiko agertu da Ezker Abertzalea Espainiako parlamentuan egiten ari den lanarekin. “Beraiek uste zuten gobernu biak ez zirela ados jarriko Seguru Sozialaren erregimen ekonomikoaren transferentziaren inguruan, eta ekimen bat aurkeztuko dute, datorren astean Kongresuan eztabaidatuko dena, Seguru Sozialaren eskumenaren transferentzia berehala egin dadila eskatzeko. Orain ikusiko dute Eusko Jaurlaritzak lortu duela dagoeneko, hau da, Euzko Alderdi Jeltzaleak. Dagoeneko daukazun eskubide bat, legean jasota dagoena, Gorteetan bozkatuta dagoena, Euskal Herriak berretsita daukana, hori ezin da berriro ere Espainian bozkatu. Orduan, zertarako aurkeztu dute? Ganberak ezetz esan dezan? Egiten duten gauza bakarra da Gernikako Autonomian dagoeneko jasotzen diren eskuduntzak auzitan jartzea. Hauek oraindik ez dute ikasi gauzak zelan egiten diren”, deitoratu du.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube