Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2020/02/12

Zaldibarko ezbehar tragikoaren “erabilera doilorra” eginez alderdikide jeltzaleen kontra eragile politiko ezagunek abian jarri duten jazarpen-kanpaina salatu du EAJ-PNVk

Hamar bat batzoki agertu dira gaur goizean mezu iraingarriekin eta mehatxuekin eta sarbideak zarama poltsez eta gorotzez beterik
Zaldibarko ezbehar tragikoaren “erabilera doilorra” eginez alderdikide jeltzaleen kontra eragile politiko ezagunek abian jarri duten jazarpen-kanpaina salatu du EAJ-PNVk

EAJ-PNVk salatu nahi ditu azken orduetan Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar bat batzokik pairatu dituzten eraso faxista eta mafiosoak. Eraso horiek, argi eta garbi, iragan ostegunean Zaldibarko zabortegian erregistratu zen ezbehar tragikoaren ondoren euskal gizartean ezagun diren eragile politikoek buruzagi jeltzaleen eta alderdikideen kontra abian jarri duten jazarpen-kanpainaren barruan egin dira. EAJ-PNVk era berean deitoratu nahi du oraindik obra-hondakinen azpian jarraitzen duten langileen senide eta lagunentzat horren mingarri eta dramatiko gertatzen den egoerarekin eragile politiko batzuk egiten ari diren erabilpen doilor eta okerra.

Sabindarrak, Algorta, Sopela, Ugao, Galdakao, Zalla, Mungia, Elorrio, Basauri, Antiguo eta Altzako batzokietan egin dira eraso horiek. Antzeko patroia jarraitu dute guztietan. Ezezagunek jeltzaleen egoitzetako fatxadetan hainbat kartel jarri dituzte EAJ-PNVko agintariak eta alderdikide guztiak irainduz eta mehatxatuz. Halaber, sarbideetan zabor poltsak eta gorotzak bota dituzte.

EAJ-PNVk administrazio eskudunei eskatzen die hondakinen azpian dauden langile biak aurkitzeko lanetan jarrai dezatela, hori delako une honetan lanik premiazkoena eta presazkoena, eta behar besteko neurriak hartzen jarrai dezatela langileak lokalizatzeko lan horietan parte hartzen duten profesionalen bizia babesteko eta inguruan bizi diren pertsonen osasuna zaintzeko. Era berean, zabortegiaren jabe den enpresari exijitzen dio lankidetza,informazioa eta gardentasuna eskain ditzala zabortegian gertatu den luiziaren zioak eta gertakari horren inguruko erantzukizun guztiak argitzera begira.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube