Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/11/05

Hezkuntza eskumen inbasiotik babesten duen bakarra EAJ-PNV dela baieztatu du Estebanek

Diputatuen Kongresurako Bizkaiko hautagaiak aurreratu duenez “borrokan jarraituko dugu gure beka sistemaren kontrako errekurtso zentzugabeak erretiratuak izan daitezen”

Hezkuntza izan dute hizpide gaur EAJ-PNVK egin duen ekitaldi politikoan. Hainbat ikaslerekin eta Kongresu eta Senaturako hautagai jeltzaleak ondoan izan dituela, Aitor Estebanek, behe ganberarako Bizkaiko zerrendaburuak, zera aldarrikatu du “EAJ-PNV da Madrilen hezkuntza alorrean murrizketarik egon ez dadin arduratzen den alderdi bakarra”. Euskal Taldeko bozeramaileak era berean gogoratu du euskal ikasleriari zuzen-zuzenean eragiten dion gai bat, euskal beka sistemaren kontrako errekurtsoak,hain zuzen “beren helburu bakarra da gure autogobernua ahultzea eta ikasleek jaso ditzaketen laguntzak beherantz homogeneizatzea”. Zentzu berean baieztatu duenez “borrokan jarraituko dugu zentzugabeko errekurtso horiek erretiratuak izan daitezen” eta “aurreko egoerara itzul gaitezen”.

Leioan,EHUren Bizkaiko kanpusean egin den ekitaldian, Estebanek gogora ekarri du Sánchezek Gernikako Estatutua betetzeko konpromisoa hitzeman duela 40 urtetan PSOE eta PPren aldetik behin eta berriz urratu eta murrizteko ahalegina egin ondoren, eta aldarrikatu du Estatutuan jasotzen diren eskubideak babesten dituen talde bakarra EAJ-PNV dela, hezkuntza alorrean ere bai. Ildo berean azaldu du EAJ-PNVk LOMCEren kontra bozkatu zuela eskuduntzak inbaditzen dituelako, “Estatutuaren 16. artikuluan jasotzen diren eskuduntzak dira eta artikulu hori zuzen-zuzenean konektatuta dago Konstituzioaren lehen xedapen gehigarriarekin, zeinetan argi eta garbi ezartzen den Euskadik `hezkuntza sistema propioa izateko eskubidea´ duela.Ondoren “PSOEk Estatu akordioa aldarrikatu zuen hezkuntzarako, baina halako proposamenak itxurakeria hutsa izan ohi dira edo gure autogobernuaren kontra doaz. Edozein kasutan, PSOEK ez du ahaleginik egin LOMCE legea indargabetzeko”.

Hezkuntzaren hobekuntzarako Lege Organiko horren ondorioz “urteak daramatzagu gure beka sistema propioari eusteko ahalegina egiten”. Estebanek era berean gogoratu du lehenengo PP izan zela eta ondoren PSOE Euskadiko beken sistemaren kontrako errekurtsoak aurkeztu zituztenak “gure autogobernua ahultzeko eta gure ikasleriak jaso ditzakeen laguntzak beherantz homogeneizatzeko”. Bizkaiko hautagaiak era berean nabarmendu du EAJ-PNVk Espainiako gobernuari- Hezkuntza ministro andre Isabel Celaá Euskadikoa delarik- hainbatetan eskatu diola errekurtso horiek erretiratzea “baina ez dute egin”. “Judizializazio horren ondorioa da hemendik aurrera familia gutxiago izango direla bekak jasoko dituztenak eta, oro har, zenbateko txikiagoa jasoko dutela. Onartezina da eta salatu beharra dago”, kritikatu du.

Halaber,Aitor Estebanek gaurko ekitaldia baliatu du unibertsitatearen aldeko apustu sendoa egiteko. Zentzu horretan esan du berak aldarrikatzen duena dela “unibertsitate irekia mundu ireki batean” eta bereziki nabarmendu du unibertsitatearen nazioartekotzea eta talentua eta ikertzaileak erakarri beharra; “unibertsitate eleanitza, euskararen inguruan egituratuko dena” eta “gizartearengandik jasotzen duena gizarteari itzuliko diona”. Era berean esan duenez “enpresarekin ikerkuntza eta berrikuntza alorrean kolaboratu beharko duten zentroak behar ditugu, unibertsitatearekin titulazioak partekatuko dituen Lanbide Heziketaren bidelagun izanik”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube