Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/10/18

Aitor Esteban: “Dena antzerki hutsa izan da; ez da egon adostasunera iristeko borondaterik PSOE eta Podemosen artean”

Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Azpeitiako hitzordua aprobetxatu du Urola-Erdiko alderdikide jeltzaleekin elkartzeko eta gaurko egoera politiko nahasiaren inguruan hitz egiteko.
Aitor Esteban: “Dena antzerki hutsa izan da; ez da egon adostasunera iristeko borondaterik PSOE eta Podemosen artean”

Aitor Esteban, azken legealdian Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, eta azaroaren 10ean ospatuko diren hauteskundeetako hautagaiak, Azpeitiko San Agustin kultur-gunean hitzaldia duela aprobetxatuz, Urola Erdiko alderdikideekin bilera egin du.  Bertan, Euskadik, Katalunian eta Estatuan bizi den egoera politiko aztoratuaren inguruan hitz egin du alderdikideekin. Bileran egon dira Kongresurako eta Senaturako hautagai diren Iñigo Barandiaran, Maribel Vaquero, Mertxe Garmendia eta Luke Uribe-Etxeberria, Jokin Bildarratz senatorea, Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta eta Azpeitiko udal talde jeltzaleko bozeramale Amaia Etxeberria.

Azpeitiko alderdikideekin izandako topaketan, azken hilabeteetan Madrilen gertatutakoaren inguruan Estebanek helarazi du “dena antzerki hutsa” izan dela eta “ez dela adostasunerako inongo borondaterik egon PSOE eta Podemosen artean”. Are gehiago, Estebanek kritikatu du “guztiz arduragabea” dela hauteskundeak berriz ere egitea behartzeak, eta gainera, atzeratu ezin daitezkeen ohiko ekintzei -Gipuzkoan Lezoko plataformaren lanak, esaterako-, ez heltzeko “aitzaki” gisa erabiltzen ari da alderdi sozialista gobernu espainolaren interinitate egoera hori. Hautagai jeltzaleak gogorarazi du “asko dagoela jokoan Madrilen” eta azpimarratu du EAJ-PNV Gorteetara doala “euskal agenda eta gure herriaren interesak, ongizatea eta erronkak defendatzera”. Horregatik, gizarteak duen haserrea bozka bihurtu behar dela esan du, Euskadiren interesak lehenesten dutenentzat eta politika elkarrizketa, negoziaketa eta akordioa dela ulertzen dutenentzat.

Azpeitiko San Agustin kultur-gunean bildu diren entzule ugarien aurrean “Euskal erronka Madrilen” izenburupean aritu da solasean, eta hizpide izan ditu egungo egoera politikoa eta alderdi jeltzaleak kongresurako dituen erronkak. Aktualitate politikoak hala aginduta, Katalunyaz ere mintzatu da Aitor Esteban.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube