Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/10/17

Boto euskalduna zigor botoa izan behar da berekoikeriagatik egoera hau behartu dutenentzat

Kataluniako egoera eta hauteskundeak mintzagai izan ditu Aretxabaletan Joseba Agirretxeak: “Egoera honen aurrean EAJ-PNVrena da boto erabilgarri bakarra”
Boto euskalduna zigor botoa izan behar da berekoikeriagatik egoera hau behartu dutenentzat

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNV Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiak azpimarratu du datozen hauteskundeetan gizartea “inoiz baino gehiago matxinatu” behar dela bere desadostasuna azaleratzeko. Agirretxearen esanetan, “euskal boto aktiboa hauteskundeetara behartuta eraman gaituztenentzat zigor boto bilakatu behar da”. Halaber, gehitu du PSOEk eta Podemosek “beraiengan soilik” pentsatu dutela eta, horrenbestez, “izen abizenak dituzten porrot honen erantzule bakarrak” direla. Gehitu du alderdi sozialistak Podemosekin adostasunera ez iristeko arrazoietako bat Kataluniako egoera izan dela: “Pedro Sanchezek bazekien sententzia iritsiko zela eta bera ados zegoela sententzia horren zigorrarekin,  horregatik hasieratik garbi zuen ez zuela Podemosekin gobernatu nahi”, esan du hautagai jeltzaleak. “Dudarik gabe, horrek guztiak ez du inongo zerikusirik EAJ-PNVk politika egiteko duen estiloarekin eta erakutsi duten arduragabekeria hori salatu dugunok ere kaltetuak izan gaitezke hauteskundeetan”, gehitu du eta desadostasuna agertu du kartzelan urte askotara zigortu duen “sententzia gogor eta injustuarekin”.

Agirretxeak Aretxabaletako batzokian egin ditu baieztapen hauek, EAJ-PNVk hauteskunde klabean mantendu duen lan-bilera batean. Agirretxearekin batera egon dira Maribel Vaquero eta Luke Uribetxeberria Senaturako hautagaiak, eta Debagoieneko hainbat alderdikide, hala nola Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzako alkatea eta Elena Lete, Ainhoa Galdos eta Basili Ormazabal, EAJ-PNVren Bergarako, Oñatiko eta Antzuolako Udaleko bozeramaileak. Joseba Agirretxeak Kataluniako sententziaren inguruan hausnartu du eta hauteskundeen errepikapenei errepasoa egin die, bere esanetan “ezer konpontzeko gauza izan ez diren eta adostasun borondaterik ez duten” alderdi politiko batzuek “behartu” dituztenak, hain zuzen ere.

“Azaroaren 10ean berriro hauteskundeak izango ditugu, baina ez tokatzen direlako, horretara behartu gaituztelako baizik”, eta hauteskunde hitzordu berriaren aurrean parte hartzeko deia luzatu du. “Normala da jendearengan amorrua nagusitzea, eta hain justu ere haserre hori zigor boto aktiboa bilakatu behar da, ez abstentzioan”, eta gehitu du ezin garela etxean gelditu “besteek gauzak gaizki egin dituztelako”.

Agirretxeak azpimarra jarri du Madrilen euskal talde sendo bat izateko garrantzian, “gurea dena defendatzeko eta errespetatu gaitzaten”. “Gu ez bagaude han, nork defendatuko ditu gure interesak?”, galdera egin du bere hitzaldian. “Guretzat politika entzutea, adostea, exijitutako ardurekin betetzea eta gurea dena da aldarrikatzea da”. Hain zuzen ere euskal gizarteak alderdi jeltzalean konfiantza horregatik jartzen duela esan du,  EAJ-PNVk duen “estilo ezberdin” horregatik. Diputatuen Kongresurako hautagaiak Aretxabaletako bere hitzaldia amaitu du esanez “euskal talde sendo bat beharrezkoa dela gure herriak ahotsa izan dezan Madrilen”, EAJ-PNVk soilik ziurtatu dezaken gauza bat.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube