Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/10/09

Hauteskundeak ditugu batzuen gaitasunik ezak behartu dituelako

Eibarren izandako lan-bileran Joseba Agirretxea diputatuak azpimarratu du bizi dugun egoera honek gizartean haserrea eta desilusioa sortu duela, baina buelta eman behar zaiola egoerari jendearen haserrea boto aktiboa bilakatuz.

EAJ-PNVk Eibarren duen egoitzan egindako lan-bileran hainbat gai jorratu dituzte, “guztiak hauteskunde klabean”, Agirretxe hautagaiak azpimarratu duenez, “beharrezkoa da lanean gogotsu jarraitzea. Bizi dugun egoera honek gizartean haserrea eta desilusioa sortu du baina egoera horri buelta eman behar diogu eta jendearen haserre hori boto aktibo bilakatu behar dugu”.

EAJ-PNVren Diputatuen Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxearekin batera izan dira Iñigo Barandiaran, Kongresurako hautagaia, eta baita Maribel Vaquero eta Mertxe Garmendia ere, Senaturako hautagaiak. Lan-bileran Debabarrenako hainbat alderdikidek parte hartu dute, horien artean Elgoibarko alkate den Ane Beitiak, eta Iker Aldazabal Soraluzeko alkateak eta Josu Mendikute Eibarreko bozeramaile jeltzaleak.

“Beste alderdi politiko batzuk ez dira gai izan ezer konpontzeko, ez dira gai izan gobernurik osatzeko eta ez dira gai izan gizarteak emandako erantzukizuna betetzeko”, esan du Agirretxeak. Horren ondorioz “besteek gai izan ez diren hori” denok ordaindu beharra daukagula gehitu du. Horregatik “inportantea eta beharrezkoa” da gure herriaren hitza Madrilen izatea. Agirretxea hautagaiak ozen adierazi du “ezin garela etxean gelditu beste batzuk gauzak gaizki egin dituztelako; bozkatzera joan behar dugu”.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube