Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/09/05

Lasarte-Orian desberdinen artean akordioetara iristeko garaia da

EAJ-PNVk talde desberdinen egitasmo elektoralak aztertuta etorkizuna begirako Lasarte-Oriako alor estrategikoetan akordioetara iristeko aukera dagoela uste du eta horrela azaldu du udalaren politikari buruzko eztabaidan
Lasarte-Orian desberdinen artean akordioetara iristeko garaia da

EAJ-PNV taldearen bozeramaileak, Jon Antxordokik Lasarte-Oriaren gerorako alor estrategikoak azpimarratu nahi izan ditu udalaren egoerari buruzko eztabaidan. “Ez genuke arazorik izan behar talde desberdinen artean akordioetara iristeko, kirola, kultura, mugikortasuna, administrazioaren modernizazioa, udalaren langile eta pertsonalaren egoera eta arlo sozio ekonomikoan.  Adostasun eta akordio horiek gure herriaren geroa markatuko baitute”.  

“Azpiegitura berriak behar eta zor ditugu kirol eta kultura alorretan. Kirol arloko batzuk abian ditugu, baina Lasarte-Oria herri bizia da eta horrek eskatzen digu kiroleko eta kulturako  azpiegiturak bultzatzen, hobetzen eta berritzen jarraitzea eta horrekin batera horiek erabiltzen dituzten herritar eta taldeen alboan izatea, hobekuntzak areagotzeko.guztion  egunerokotasunean. Halaber, uste dugu udal Musika eta Dantza Eskolari ekinbide aukerak hobetu behar zaizkiola”. Beste alor batzuetan, EAJ-PNV-ren iritziz,“ TRATU ON BAT marka edukiz eta herritarrekiko hurbiltasunez jantzi beharko litzateke herritarrei zerbitzua emateko, mugikortasuna hiri erdialdean berritu behar dugu eta horretarako uztartu behar ditugu  TSST autobusen zerbitzuaren areagotzea, txirringarekin eta 30 guneekin. Eta horrekin batera Urnieta Bideko arazoari irtenbidea eman behar zaio eta administrazioa hobetu behar da, horretarako SAC zerbitzua zabalduz eta espedienteen digitalizazioa bultzatuz, herritarrak administrazioarekin dituzten harremanak hobetzeko, eta hori bultzatuko dugu udal departamentuen errestrukturazioari begira laster batean aterako dugun lizitazioan”. 

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

Blogosfera

Blogosfera

Gipuzkoako Blogosfera

YouTube