Alderdi Eguna 2019

Gipuzko Buru Batzarra

Berriak

Ezagutzera eman
2019/09/02

Txinako Kunshan hiriko ordezkaritza bat Donostian bisitan

Hiriko hainbat kultur eragileekin egon dira eta Donostiako Udalarekin batera asmoen protokolo bat sinatu dute
Eneko Goia Txinako ordezkaritzarekin

Txinako Jiangsu probintzian dagoen Kunshan hiritik etorritako ordezkaritza talde bat Donostian da egunotan,e ta hiriko hainbat eragilerekin hartuemanak izan ditu. 

Hainbat euskal enpresek badute han presentzia, eta egun 2500 euskal langile inguru daude lanean.  Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak eta Mondragon Taldeak helarazi dute Kunshango agintariek interes berezia dutela Donostiarekin hartuemanak sendotzeko. 

Donostiarekin harremana estutzeko asmotan, Eneko Goia alkateak protokolo bat sinatu du, hiri txinatarrarekin hartuemanak bideratu eta sendotzeko asmoz. Horrekin batera, kultur arloko eragileak ezagutzeko hainbat bilera egin dituzte hiriko kultur eragile ezberdinen ordezkariekin, besteak beste; Musika Hamabostaldia, Donostiako Zinemaldia, Jazzaldia, Tabakalera edota Kursaal Jauregia. Kunshan hiria kultur tradizio handiko hiria da, Txinako opera zaharrena dago bertan eta bizitza kultural bizia dauka.

Donostiara egindako bisitan aukera izan dute asteburuan ospatutako ikuskizun eta ekitaldi ezberdinez gozatzeko. Alde batetik, Abuztuaren 31ko oroitzapen eguna ospatu zen larunbatean, bestetik Kontxako Banderako estropaden lehenengo igandeaz gozatu ahal izan zuten.

Ezagutzera eman

Nabarmenak...

Berri ikusiagoak...

YouTube